ESKENAk konpainien eta aktoreen lana nazinoartean zabaltzeko ikastaroak antolatu ditu

Bizkaie! 2011-09-16 11:38   Kulturea

ESKENAk Bilbon kudeatzen dauen Harrobia, Produkzino Eszenikorako Barrikuntza Zentroak, Euskal Eszenaren Kanpo Sustapenerako Planaren testuinguruan antolatutako Nazinoartekotze Tailerren bigarren edizinoa egingo dau irailaren 20tik 22ra bitartean.

ESKENAk Bilbon kudeatzen dauen Harrobia, Produkzino Eszenikorako Barrikuntza Zentroak, Euskal Eszenaren Kanpo Sustapenerako Planaren testuinguruan antolatutako Nazinoartekotze Tailerren bigarren edizinoa egingo dau irailaren 20tik 22ra bitartean. Jarduera hau Harrobia Zentroan aurrerantzean egingo diran ekintzen artean kokatzen da, bertan egingo diran eginkizun artistikoakaz (antzerkia, jantzea, ikus-entzunezkoak...) zerikusia daben mota desbadinetako ikastaroak eskainiko baitira. ESKENAk, ikasketon bitartez, baliogarriak izan daitekezan tresnak eskaini nahi deutsez profesionalei, agertzen ari diran artistei eta profesionalizazino bidean dagozan taldeei. Aurtengo ikastaroak, igaz antolatutakoei jarraipena emoteaz batera, Euskaditik eta Espainiako estadutik kanpo nazinoartekotzeagaz eta mugigarritasun eszenikoagaz lotutako ezagutza bilatzeaz gan, teknikak sakontzeko bide barriak edegi nahi ditu.

Antolatutako hiru ikastaroak nazinoartean zabaltzeko estrategia garatu nahi daben euskal konpainietako arduradunak eta nazinoarteko mobikortasunari buruzko ezagutzak zabaldu nahi dituen banakako artistei zuzenduta dagoz.

Ikastaroetan kudeaketa artistikoaz arduratzen diran hiru enpresatako ordezkariak izango dira irakasle, besteak beste, Suediako Kay Performance konpainiako zuzendaria dan Koen Vanhove; Avignongo AMDA Productioneko zuzendaria dan Pierre-Yves Diez eta Relais Culture Europeko nagusia dan Pascal Brunet.


Tailerrak

1.- Koprodukzino-praktikak. Koen Vanhove (Key Performanceko zuzendaria — Suedia). Tailerra arte eszenikoetako nazinoarteko lankidetza-ereduak aurkeztera bideratuta egongo da. Irailak 20, martitzena — 16:00etatik 20:00etara

2.- Produkzinokoaren desbardina dan hizkuntza daben herrialdeetan testu-antzerkia antzezteko urtenbide teknikoak. Pierre-Yves Diez-ek moderautako tailerra (AMDA Production-eko zuzendaria - Avignon). Tailer honetan, produziduteko garaian erabili dan hizkuntzea ezagutzen ez daben herrialdeetan testu-lanak antzezteko gaur egun eskuragarri dagozan urtenbide teknikoetara (gaintituluak eta abar) eta horregaz lotutako arazora sarrerea eskainiko da. Irailak 21, eguaztena — 16:00etatik 20:00etara

3.- Kultur proiektu europarraren diseinua eta produkzinoa. Pascal Brunet (Relais Culture Europeko zuzendaria — Frantzia). Tailerrean nazinoarteko lankidetzako proiektu eszenikoak zelan garatzen diran eta horreetarako dagozan finantziazino-aukerak jorratuko dira. Irailak 22, eguena — 16:00etatik 20:00etara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu