Literatura Eskoleak hamar urte bete ditu, indartuta
2013-10-03 11:42 KultureaAnder Lipusen antzerkigintzea aztertuz abiatuko dabe Literatura Eskolearen hamargarren ikasturtea urriaren 19an, Larrabetzun. Eskolearen antolakuntzea indartu gura dabe, horregaitik literaturea jorratzen daben beste talde batzuk be hartuko dabe parte.
Ander Lipusen antzerkigintzea aztertuz abiatuko dabe Literatura Eskolearen hamargarren ikasturtea urriaren 19an, Larrabetzun. Eskolearen antolakuntzea indartu gura dabe, horregaitik literaturea jorratzen daben beste talde batzuk be hartuko dabe parte.
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean egin eben 2013-2014 truke-urtearen aurkezpena. Itziar Elias (EHAZE), Iratxe Etxebeste (EIE), Iratxe Retolaza (Sareinak eta UEUko Literatura Saila) eta Gotzon Barandiaran (Literatura Eskola) izan ziran bertan ikasturtearen ganeko argibideak emoten.
Orain hamar urte sortu zan Literatura Eskolea, Irakurtzen ikasi gura genduala aldarrikatuz. Bihotz Bakartien Kluba taldea izan zan eragilea. Hezkuntza araututik zein osterantzeko transmisino bideetatik jasotako literatureari buruzko edukiek ez gaitue asetzen, geure burua elikatu gura dogu, geuk aukeratu zer irakurri, geuk aukeratu norengandik ikasi gura dogu, gogoratzen dabe ekimenaren sortzaileek. Irakurleen matxinadea izan zan ha.
Ordutik hamar urte pasau dira. Hamargarren urteurrena ospatzeko eta ibilbideari jarraipena emoteko, literaturea lantzen daben beste talde batzuekaz alkartzeko ebatzia hartu dabe. Antolaketa lanak alkarregaz egiteko eta ideiak partekatzeko modurik egokiena zala-eta, hainbat talderi egin eutsien proposamena. Halan, erakundeotako lagun honeek hartuko dabe antolakuntzearen ardurea: Garazi Arrula (EIZIE eta Elearazi), Gotzon Barandiaran (Literatura Eskola), Itziar Elias (EHAZE), Iratxe Etxebeste (EIE), Iratxe Retolaza (Sareinak eta UEUko Literatura Saila), Danele Sarriugarte (Elearazi), Amaia Serrano (UEUko Literatura Saila).
Prentsaurrekoan azaldu ebenez, erronka nagusi bi ditu aurten Literatura Eskoleak, alde batetik gazteengana gehiago hurreratzea, eta beste alde batetik, komunikazino arloa indartzea, eskoletan jorratzen dana zabalduz.
Zortzi saio izango ditu Literatura Eskolak ikasturte honetan, urriaren 19an hasi, eta maiatzaren 10ean amaitu. Hemen egitaraua, saioz saio: urriak 19, Larrabetzun, Ander Lipusen antzerkigintzea, Jaime Balberderen eskutik; zemendiak 16, Zarautzen, Txinako literatura garaikidea, Maialen Marin; abenduak 14, Bilbon, Amaia Lasaren alfabeto barria, Josune Muñoz; urtarrilak 18k, Oreretan, Ramon Saizarbitoria eta iragana, Markos Zapiain; Zezeilak 15, Pausun, Joseba Sarrionandia: itsasoa da bide bakarra, Eider Rodriguez; martiak 15, Iruñean, Harrikoa eta literaturea, Inma Errea eta Irati Jimenez; apirilak 12, Durangon, Abangoardiak euskal literaturan, Iñigo Aranbarri; eta, maiatzak 10, Oreretan, Euskerari ekarritako poesia, Gerardo Markuleta.
Literatura Eskolan izena emoteko epea zabalik dago. Urte osoko matrikulea 20 euro dira, eta saio bakotxeko, 5 euro; soldatabakoentzat, barriz, 10 euro eta 3 euro, hurranez hurran. Izen-abizenak eta harremanetarako kontaktua ondoko helbidera bialdu behar dira: eskola@literaturaeskola.org
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!