Uxue Alberdik 'Euli-giro' ipuin liburua plazaratu dau
2013-10-04 16:43 KultureaBederatzi kontakizunez eregi dau Uxue Alberdik helduentzako bere hirugarren lana dan Euli-giroa (Susa). Liburuko protagonista emakumezkoak ezinegona eragiten deutsien arazoen aurrean dagoz, eta erabagiak hartu behar ditue. Barrutik kanpora idatzitako ipuinak dira, egileak berak aurkezpenean azaldu ebanez.
Bederatzi kontakizunez eregi dau Uxue Alberdik helduentzako bere hirugarren lana dan Euli-giroa (Susa). Liburuko protagonista emakumezkoak ezinegona eragiten deutsien arazoen aurrean dagoz, eta erabagiak hartu behar ditue. Barrutik kanpora idatzitako ipuinak dira, egileak berak aurkezpenean azaldu ebanez.
Irudietatik baino sensazinoetatik sortutako ipuinak batu ditu idazle eta bertsolari elgoibartarrak liburu barrian. Personaiak egoera jakin batzuetan dagoz, eta gatazka horrek erantzuna behar dau. Protagonista bakotxak bere estrategia erabiliko dau arazoari aurre egiteko. Kontakizun bat izan ezean, beste guztiak gaur egunean kokatuta dagoz.
Atmosfereak pisu handia dauka ipuinotan, Alberdik aurkezpenean adierazo ebanez. Atmosferea, jakina, ez da bardina istorio guztietan, baina danetan dago ezinegona, personaiak ez dagoz trankil. Ipuinez ipuin joan da liburua osotzen, banan-banan, bere erritmoan. Aurreko lanetan bekea jaso eta epe jakin baten idatzi behar izan zituan, baina oraingoan trankilago ibili da.
Euli-giro baino lehenago helduentzako beste lan bi ditu idatziak, Aulki bat elurretan (2007, Elkar) ipuin-liburua eta Aulki-jokoa (2009, Ekar) nobelea.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!