Dantzan Bilaka programeak bederatzi sorkuntza eskainiko ditu Bilbon eta Donostian
2013-10-08 15:26 KultureaMartxan da Dantzan Bilaka programearen edizino barria. Aukeratutako bederatzi koreografoak prest dagoz euren sorkuntza jentaurrean aurkezteko. Aurkezpenak urrian eta zemendian egingo ditue, Bilboko Alondigan, Rekalde aretoan eta Donostiako Gazteszenan.
Martxan da Dantzan Bilaka programearen edizino barria. Aukeratutako bederatzi koreografoak prest dagoz euren sorkuntza jentaurrean aurkezteko. Aurkezpenak urrian eta zemendian egingo ditue, Bilboko Alondigan, Rekalde aretoan eta Donostiako Gazteszenan.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendari Clara Monterok, Alhondigako buru Lourdes Fernandezek eta programearen koordinatzaile Helena Golabek aurkeztu ditue saioak Alondigan bertan.
Dantzan Bilaka programan parte hartzen daben sortzaileak aukeratzeko, koreografia ikerketarako dirulaguntzen deialdia egiten dau urtero Jaurlaritzeak. Laguntzinoa emoteaz aparte, sorkuntza prozesuaren jarraipen artistikoa eta teknikoa be egiten da euren sormen prozesuetan. Halanda ze, zortzi hilabetean koreografoek hainbat lan-topaketa egin ditue, sortzaileak eta sorkuntza-prozesuaren aldiak aurrez aurre ipinteko.
Hilabeteotako beharraren emoitzea laster ikusiko dogu urriaren 12an eta 16an, eta zemendiaren 15ean. Lehenengo emonaldiak Donostiako Gazteszenan egingo dira, han aurkeztuko ditue Dúo (Noemi Viana), Retratos de la Belle Epoque (Iker Arrue), Aiala Echegarayk Piel rota eta Natalia De Miguelek Karma. Urriare 16an Bilboko Alondigeak David Guerraren Line, Marianela Leonen Sincronías, Ana Capillaren Taupada eta Iker Arrueren Retratos de la Belle Epoque beharrak hartuko ditu. Eta, amaitzeko, Robert Jacksonek Relocated aurkeztuko dau zemendiaren 15ean, Rekalde aretoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!