Antoni Tàpiesen eskultore unibersoa, Bilboko Guggenheimem museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-10-03 15:53   Kulturea

Antoni Tàpies artista katalanaren ia ehun lan jaso ditu Gugenheim museoak Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009) erakusketan. Egilearen eskultura-unibersoa ezagutzeko aukera ederra da. Erakusketea urtarrilaren 19ra arte egongo da zabalik.

Antoni Tàpies artista katalanaren ia ehun lan jaso ditu Gugenheim museoak Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009) erakusketan. Egilearen eskultura-unibersoa ezagutzeko aukera ederra da. Erakusketea urtarrilaren 19ra arte egongo da zabalik.

Rafael Landin Iberdrola Fundazinoko zuzendariak, Juan Ignacio Vidarte Guggenheim museoko zuzendariak eta Álvaro Rodríguez Fominaya komisarioak emon dabe prentsaurrekoa.

Artista katalanaren alderdi esanguratsuenetako bat ikusteko aukerea emoten dau erakusketeak. 85 pieza batu ditue, 60eko hamarkadatik aurrerakoak. Bide luzea izan da, azaldu dau komisarioak, orain urte bi eta erdi hasi zan-eta idea garatzen. Mueta askotako teknika eta materialak erabilita sortutako lanak dagoz ikusgai, 60ko hamarkada erdialdeko eta 70eko hamarkadako lehen objektu eta assemblage-tatik hasi, eta azkenaldiko txamotadun lur eta brontzeetaraino. Berrogeita hamar landutako produkzino honek corpus bakarra eta autonomoa osotzen dau, eta haren bidez, artistearen ibilbidea aztertu ahal izango dogu, azaldu dabe.

Erakusketea kronologia eta gaiaren arabera antolatuta dago, artistearen lanaren garapena denporan eta artistak erabilitako gaiak, materialak eta teknikak tartekatzen ditu. Tàpiesen unibersoaren elementu nagusiak agiri dira: hormearen ideia, aulkiak, oheak, liburuak eta abar.

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009) erakusketea museoko 10. aretoan dago ikusgai, bigarren solairuan. Artisteari buruzko berbaldi bi antolatu ditue, bata urriaren 29an, Tàpies eta arte kontzeptuala. Etsaiak ala ezkutuko adiskideak, Tony Godfrey arte historialariaren eskutik; eta, bestea, Materia eta hiru dimensinoak. Tàpiesen azken lanaren arabera. Bi personaia, 2011, Pere Gimferrer idazleagaz, zemendiaren 26an.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu