XV. BAD antzerki eta jantza jaialdiak erabateko 12 estreinaldi izango ditu

Bizkaie! 2013-10-04 11:01   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen dauen BAD Antzerki eta Jantza Garaikideko Jaialdiak kalidadezko proposamenez betetako programea izango dau bere 15. edizinoan, eta erabateko 12 estreinaldi eskainiko ditu uriko hainbat eszenatokitan urriaren 23tik zemendiaren 3ra.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen dauen BAD Antzerki eta Jantza Garaikideko Jaialdiak kalidadezko proposamenez betetako programea izango dau bere 15. edizinoan, eta erabateko 12 estreinaldi eskainiko ditu uriko hainbat eszenatokitan urriaren 23tik zemendiaren 3ra.

BAD jaialdia nazinoarte eta toki mailako joera eszeniko barrietan oinarritzen da, bizirik dagozan egile garaikideen programazinoari, abangoardiari eta arte eszenikoen eta beste arte mueta batzuen (musika, bideoa, performancea, eta abar) diziplina artekotasunari arreta berezia eskainiz.

Euskal Herriko eta nazinoarteko 21 taldek hartuko dabe parte 15. edizinoan. Aurkeztuko diran ikuskizunen artean, 12 erabateko estreinaldiak izango dira: horreetatik hiruk jaialdiaren produkzinoa izan dabe, bi Espainia mailako nazinoarteko estreinaldiak dira eta beste sei ikus-entzuleek Euskadin lehen aldiz ikusi ahal izango dituen ikuskizunak.

BAD 2013ko eszenatokien artean beste edizino batzuetan be ohikoak izandakoak dagoz, hau da, La Fundición, La Merced ikastetxea, BilbaoArte eta Campos Eliseos Antzokiko Kupula aretoa. Era berean, beste agertoki barri batzuk be izango dira, hau da, edizino honetako laguntzaile berezia izango dan Arriaga Antzokia, Barrainkuako Udaltegia, Guggenheim eta Arte Ederren museoak, eta arte eszenikoetarako bitxia dan lekua, Deustuko kiroldegia, hain zuzen be.

XV. BAD jaialdiak kolaborazino bereziak izango ditu: Consonni gunea eta Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldia. Zinebik, urriaren 24an eta 25ean, Campos Antzokiko Kupula aretoan ikusi ahal izango dan ¡Que nos quiten lo bailao! Cuerpos, música y danza en el cine contemporáneo erakusketea antolatu dau jaialdiagaz batera.

BAD jaialdiaren aurtengo kartelak emakume baten irudia dakar, mozorro bategaz eta soineko zuriz jantzita, jantzearen eta antzeraren antzezpenaren sinbolo lez.

Armairu baten barrualdetik, gizakiaren imajinarioaren mugarik bako espaziotik, gatazkei, emozinoei eta gatazka horreen existentziaren zergaitiari buruzko etenbako gogoetea eratzen da. Ikus-entzuleakana edegi eta abangoardiako lengoaien eta proposamen eszenikoen bitartez adierazoten da. BADek adierazpen horreen erakusleiho izan nahi dau bilbotar eta bisitari guztientzat.

Atzerago, baltzez jantzitako gizona agertzen da, bonbinagaz eta maleteagaz. Gaitzerdi Teatro taldearen emonaldietan behin eta barriro agertzen dan personaia da, euskal antzerki eszenan honezkero beteranoa dan eta BADeko aurreko edizinoetan ohiko kolaboratzaile izan dan taldearen 25. urteurrenari egiten jakon omenaldi xumea.

Prezioei, aurretiko salmenteari eta erreserbei buruzko informazino guztia jaialdiko webgunean jaso daiteke (www.badbilbao.com). Gune horrek jaialdiaren aurreko zenbait albiste be jasoten ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu