Guerrilla Girls taldea Bilbora heldu da

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-10-02 15:43   Kulturea

Emakumeak biluztu egin behar ete dira Metropolitan Museoan sartzeko? Guerrilla Girls taldeak botatako galdera ezagunenetakoa da. Bilboko Alondigeak taldeari buruzko lehenengo atzera begirakoa aurkeztu dau. 1985tik 2013era bitartean sortutako proiektu guztiak batu ditue. Urtarrilaren 3ra arte egongo da zabalik. Sarrerea doban da.

Emakumeak biluztu egin behar ete dira Metropolitan Museoan sartzeko? Guerrilla Girls taldeak botatako galdera ezagunenetakoa da. Bilboko Alondigeak taldeari buruzko lehenengo atzera begirakoa aurkeztu dau. 1985tik 2013era bitartean sortutako proiektu guztiak batu ditue. Urtarrilaren 3ra arte egongo da zabalik. Sarrerea doban da.

Erakusketearen aurkezpenean, Lourdes Fernandez Alondigako zuzendaria, Jose Luis Sabas presidenteordea, Xabier Arakistain erakustako komisarioa eta Guerrila Girls taldeko Frida Khalo eta Käthe Kollwitz izan dira.

Guerrilla Girls 1984an sortu zan New Yorken. Emakumeak artearen munduan presentzia handiagoa izateko gerrilla taktikak erabiltearren hartu eban izena. Anonimotasunean, taldekideek gorila mozorroak ipini eta hildako emakume artisten izenak darabilez. Arte munduaren kontzientzia dirala dinoe. Artea ikusi eta konsumiduteaz aparte, kritikatu be egin daitekela gogoratu dau Xabier Arakistain komisarioak. Eta hori da Guerrilak Girlsen proposamena.

Emakume artistek artearen munduan bizi daben menpekotasun egoerea lehenago be aztertu izan arren, Guerrila Girlsek jorratu eban gaia lehenengoz bere osotasunean. Ikuspegi makroa eskaintzen lehenengoak izan ziran -argitu dau Arakistainek- arte arloko agenten arteko hartu-emon eta mekanismoak aztertu ditue, baina gizarteko beste erakundeekaz dituenak be landu ditue.

Estadistikak erabilten ditue sarri, artearen mundua sexuen arteko bardintasunetik sano urrun dagoala salatzeko. Museoetako arte modernoko ataletan agiri diran artisten % 5 be ez da emakumea, baina gorputz biluzien % 85 emakumezkoak dira. Gizarte garaikideak bardintasunaren bidean zenbateraino egin dauen porrot erakusten dabe estadistikek, ganeratu dau komisarioak.

Urteotan erakusketa ugari egin ditu Guerrilla Girlsek, munduko museo eta galeria garrantzitsuenetan, baina hauxe dabe lehenengo atzera begirakoa. Horregaitik, jentearen erantzuna zelangoa dan ikusi nahi dogu, adierazo dau Frida Khalo taldekideak. Hainbat emakume artistek osotzen dabe Guerrilla Girls, baina artista bakarra gara, ganeratu dau.

Estrogeno lehergailua da ikusgai dagoan lanik barriena, aurtengo bagilekoa. Munduko arazo gehienak lehergailu honegaz konponduko litzatekez -azaldu dabe Frida Khalok eta Käthe Kollwitzek-, lehertu ezkero jenteak armak itxi eta alkarri besarkatzen hasiko ginateke. Hori da behar doguna.

Hiru osogai nagusi ditu erakusketeak: posterrak, dokumentala eta irakurketa gunea. Kartel ezagunak dagoz ikusgai, berbarako, Emakumeak biluztu egin behar ete dira Metropolitan Museoan sartzeko? edo Emakume artista izatearen abantailak. Amy Harrisonen Guerrillas in our Midst dokumentalak taldearen sorrerea, lehenengo urteetako ibilbidea eta New Yorken izandako eragina azaltzen ditu. Eta irakurketa txokoak taldeak urteotan argitaratutako lanak batzen ditu.

Erakusketegaz batera, Guerrila Girlsek kartelgintza feministeari buruzko tailerra emongo dabe. Xabier Arakistain komisarioak eta Lourdes Méndez EHUko antropologia katedradunak zuzentzen daben Ikuspuntu feministak praktika artistikoan artearen teorian ikastaroaren bigarren atala izango da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu