Bilboko Harrobia zentroak umeentzako udaleku artistikoak antolatu ditu
2013-06-20 13:29 KultureaHarrobia Ekoizpen Eszenikorako Barrikuntza Zentroak umeentzako Udaleku Artistikoak eskainiko ditu garagarrilean. Euskal konpanietako antzezle, jantzari eta zirkuko artistak izango dira begiraleak. Izena emoteko epea bagilaren 28an amaituko da.
Bilboko Harrobia Ekoizpen Eszenikorako Barrikuntza Zentroak umeentzako Udaleku Artistikoak eskainiko ditu garagarrilean. Euskal konpanietako antzezle, jantzari eta zirkuko artistak izango dira begiraleak. Izena emoteko epea bagilaren 28an amaituko da.
Antzerkia, jantzea, sormena, akrobaziak eta malabareak landuko ditue umeek. Udalekuetako arduradunek azaldu dabenez, begirale elebidunak izango ditue, euskerea izango da komuniketako ohiko hizkuntzea.
Talde bitan banatuko ditue ikasleak, adinaren arabera: Cabriola taldean 2004-2007 urteen artean jaiotakoak, eta Tramoyan, 2000-2003 artekoak. Txanda bi antolatu ditue, bata garagarrilaren 15tik 19ra, eta bestea, 22tik 26ra artean.
Goizeko hamarretan hasiko ditue saioak, arrastiko laureten amaituko dira. Udalekuetako matrikulea 150 eurokoa da, jantoki eta autobus zerbitzua barruan dagoz.
Argibide gehiago gura izan ezkero: www.harrobia.org eta 94 459 77 47 zenbaki-telefonoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!