'Kea', UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikasleen hirugarren interbentzinoa Deustuko zubian

Bizkaie! 2013-06-20 15:04   Kulturea

Gaur eguena, bagilak 20, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxoleak, Ane Rodríguezen eta Josu Billelabeitiaren Kea interbentzinoa hartuko dau garagarrilaren 10era arte.

Gaur eguena, bagilak 20, arratsaldeko19:00etan, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxolan, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeagaz loturea daben 23 ikasle eta ikerlarik sortu eta garatu daben Interbentzioak Deustuko Zubian proiektu artistikoaren hirugarren erakusketea inaugurauko da, Kea izenburukoa, hain zuzen be. Deustuko zubiko aginte-etxolak Ane Rodríguezen eta Josu Billelabeitiaren Kea interbentzinoa hartuko dau garagarrilaren 10era arte.

Sortzaileen esanetan, ospe edo izen handiko museoak, hezkuntzarako egoitzak (publiko zein pribatuak), energia enpresen egoitzak edo merkataritza zentroak dira gaur egun Deustuko zubiaren inguruan topau geinkezan erakundeetako batzuk. Garapen industrialerako erreferente izan zan zubia, bigarren planoan geratzen da gaur, Bilbo garaikide eta lehiakor honen publizidade gako diran erraldoien artean. Turistak irabazteko, urien arteko lehia handitu egin da, eta honek bisitari eta herritarrakanako, uri-itxura aldaketea suponiduten dau. Askotan egoera erreala ezkutatzen deuskuen su artifizialen kea, garia eta maria, hau da, kea'.

Juan Pablo Orduñez MawatreS da proiektu honen sortzailea eta zuzendaria eta Arantza Lauzirika, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko Artea eta Teknologia Saileko irakaslea, koordinatzailea. Ekimena, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzearen, Kontestua.org ikerketa-proiektuaren eta Bilboko Udalaren parte-hartzeagaz gauzatuko da.

Proiektu honek, inguruak iruntsitako iragan industrialaren elementu hau (Deustuko Zubia) berreskuratu nahi dau hainbat interbentzino artistikoren eszenatoki legez erabilteko. Proiektua irailera arte luzatuko da eta, hiru astero, interbentzino barri bat aurkeztuko da Deustuko zubia altzetako makinak dagozan etxolan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu