Mari Luz Esteban basauriarrak 'Amaren heriotzak libreago egin ninduen' bere lehenengo poesia-liburua kaleratu dau
2013-06-28 12:36 KultureaGai intimoak hartu ditu ardatz Mari Luz Estebanek Amaren heriotzak libreago egin ninduen (Pamiela) bere lehenengo poesia-liburuan, besteak beste, sexualidadea, heriotzea eta maitasuna. Liburuan oinarritutako errezitaldia egingo dabe gaur, hilak 28, Donostiako Udal Liburutegian, 19:00etan
Gai intimoak hartu ditu ardatz Mari Luz Estebanek Amaren heriotzak libreago egin ninduen bere lehenengo poesia-liburuan, besteak beste, sexualidadea, heriotzea, maitasuna, amatasuna/gurasotasuna eta seme-alabatasuna. Pamiela argitaletxeak kaleratu dau.
2011n argitaratutako Crítica del pensamiento amoroso saiakerea idazten ebilela sortu zan poema-liburua idazteko idea. Lehendik idtzita euskazan olerkiak batu zituan, eta barriak idatzi; holan osotu eban liburua. Askatasuna eta maitasunaren arteko loturan sakondu dau Estebanek poemetan, batez be elementu bien arteko talkan. Norbere bidearen eta maite dozunekaz daukazun hartu-emonaren artean sortzen dan edo sortu daitekeen tensinoa aztertu dau.
Mari Luz Esteban Burgoseko herri txiki batean jaio zan (Pedrosa de Valdeporres, 1959) baina Basaurin bizi da. Gizarte antropologia eskolak emoten ditu EHUn. Genero, osasuna, gorputza eta emozinoen arloak ikertu ditu. Bere argitalpenen artean liburu bi nabarmendu daitezke: Antropología del cuerpo. Género, itinerarios corporales, identidad y cambio (Edicions Bellaterra, 2004) eta Crítica del pensamiento amoroso (Edicions Bellaterra, 2011).
Poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo dabe barikuan, hilak 28, Donostiako Udal Liburutegian, 19:00etan. Egileagaz beragaz batera, Iratxe Retozala idazleak eta Jose Angel Irigaray editoreak parte hartuko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!