Lutxo Egiak 'Txakur ingelesak' ipuin liburua argitaratu barri dau

Bizkaie! 2011-04-13 17:42   Kulturea

Lutxo Egiak Txakur ingelesak liburua argitaratu dau Susa etxearekin. Idazle bilbotarraren lehenengo ipuin bildumea da. Ikusiezin izan gura daben pertsonaiak dira bederatzi narrazinoetako protagonista nagusiak.

Gaur egungo gizartean ikusten danaren eta ikusten ez danaren arteko jolasa egin dau Egiak liburu barrian; izan be sasoi digital honetan erakundeak, taldeak, enpresak zein pertsonak eurak ikusgarri izateko ohitura daukagu. Idazlearen ustez, sano gatxa da gaur egun ikusiezina izatea, joera nagusiaren kontra egitea da eta. Sarri gure bizimodua fikzinozkoa dala begitantzen jaku; gero eta txikiagoa da mundu errela eta birtualaren arteko aldea.

Lutxo Egia Santanderren jaio zan 1969an, baina Bilbon bizi da. Bost libururen egilea da, horreen artean ezagunenak Paperezko hegazkinak (1999) eta Zubigilea (2007) nobelak dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu