Algortako Itxartu Taldeak Klatovy-ko XVIII. Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartuko dau Euskadiren ordezkari moduan

Bizkaie! 2011-07-07 12:29   Kulturea

Klatovy-ko aurtengo jaialdian, Mexico, Kolonbia, Alemania, Grezia, Serbia, Eslobenia eta Txekiar Errepublikako taldeek parte hartuko dabe Itxartukoakaz batera; helburuetako bat, euren artean hartu-emonak sortu eta sendotzea izango da, antolatzaileek adierazo dabenaren arabera.

Txekiar Errepublikako jaialdia garagarrilaren 7tik 10era bitartean izango da da eta bertan, urtean zehar preparautako jantzen sorta ederra eskaintzeko aukerea izango dabe Getxoko Itxartu Taldekoek. Danetara, 30 lagunez osotutako jantzari eta musikari taldeak, besteak beste, Bizkaiko jantzari jantza, Behe Nafarroako Luzaideko jantzak eta Gipuzkoako jantzak erakutsiko ditu.

Klatovy-ko aurtengo jaialdian, Mexico, Kolonbia, Alemania, Grezia, Serbia, Eslobenia eta Txekiar Errepublikako taldeek parte hartuko dabe euskaldunakaz batera; helburuetako bat, euren artean hartu-emonak sortu eta sendotzea izango da, antolatzaileek adierazo dabenaren arabera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu