Egungo euskal haur eta gazte literaturearen historia batzen dauen liburu bat argitaratu dau UPV/EHUk

Bizkaie! 2011-07-07 18:03   Kulturea

Xabier Etxanizek eta J.M. López Gasenik zuzendu dabe ale hau, Jon Kortazar irakasle eta ikastaro honen koordinatzaileak gidatzen dauen Euskal Literatura Saila bildumearen barruan dagoana. BizBAKeko ikastaroetan parte hartutako adituek euren azterketak sartu ditue ale honetan.

Egunotan Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura (BizBAK) udako ikastaroen barruan egiten dagozan Euskal Haur eta Gazte Literatura mintegiaren harira, Egungo euskal haur eta gazte literaturaren historia izenburuko liburua argitaratu dau UPV/EHUk.

Xabier Etxanizek eta J.M. López Gasenik zuzendu dabe ale hau, Jon Kortazar irakasle eta ikastaro honen koordinatzaileak gidatzen dauen Euskal Literatura Saila bildumearen barruan dagoana. BizBAKeko ikastaroetan parte hartutako adituek euren azterketak sartu ditue ale honetan.

Sail barri honek euskal literaturaz hausnartzeko, gozetako eta eztabaidatzeko gunea izan nahi dau, hau da, euskal literaturearen alorrari patxadaz, zuhurtziaz, baita pasinoz bere begiratuko deutson leihoa izan nahi dau, adierazo dabe egileek.

Azken urteotan euskal haur eta gazte literatureak aurretik ezagutu bako garapena izan dau. Bada Egungo euskal haur eta gazte literaturearen historia honetan lehenengo idazlan modernoak agertu ziranetik gaur egunera arteko literatur-jazoerak, idazlanak eta barri nagusienak batu ditue.

Lehenengo atalean, gaur egungo egoerea kokatzeko sarrera historiko labur baten ondoren, azken hiru hamarkadetan euskeraz idatzitako zein euskeraturiko haur eta gazte literaturearen eboluzinoa dakar liburu honek: kantidadearen eta kalidadearen gorakadea, literatura-sistemearen eraketea, emakumeen presentzia… Amaitzeko, iraganetik etorkizunera eginiko analisia dator eta datozen urteetan haur eta gazte literatureak gurean izango dituan erronkak aztertzen dira bertan.

Bigarren atala, ostera, hamazazpi idazlanen azterketek osotzen dabe. Bada, hamazazpi analisi horreek bide emoten dabe lehenengo atalean esandakoa hobeto ulertzeko eta geure idazle eta idazlan garrantzitsu batzuk ezagutzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu