Jorge Oteizaren 'Itziar' eskulturea, Bilboko Arte Eder Museoan

Bizkaie! 2011-06-21 11:36   Kulturea

Bilboko Arte Eder Museoak eskuratutako eta dohaintzan jasotako azkenengo lanen aurkezpena egin dau. Jasotako lanen artean, besteak beste, Jorge Oteiza eta Pablo Picassoren piezak dagoz. Museoaren patronatuaren batzarra joan dan astean egin zan, eta orduan onartu ziran dohaintza eta erosketa barriak.

Bilboko Arte Eder Museoak eskuratutako eta dohaintzan jasotako azkenengo lanen aurkezpena egin dau. Jasotako lanen artean, besteak beste, Jorge Oteiza eta Pablo Picassoren piezak dagoz. Museoaren patronatuaren batzarra joan dan astean egin zan, eta orduan onartu ziran dohaintza eta erosketa barriak.

Jorge Oteizaren ibilbide profesionalaren hasierako Itziar eskulturea erosi dau Arte Eder Museoak, 138.040 euroren truke. Gipuzkoarraren lanaz gan, beste hiru pieza erosi ditu museoak: Antonio Ortiz de Echagueren neurri handiko mihise ganeko olioa, Bazkaria Mamoidan; Francisco Durrioren San Kosme igeltsuzko eskulturea; eta, Dario Regoyosen Emakume espainiarra izeneko grabadua. Danetara, 206.540 euro ordaindu ditu Bilboko museoak.

Aitatutako erosketakaz Arte Eder Museoak artelanak eskuratzeko zituan sei miloe euroak gastau ditu. Azkenengo bederatzi urteotan 269 lan erosi ditu, BBVA banketxeak emondako interes bako maileguari esker. Horren truke, BBVA erakundea Museoko patronatuko kide da.

Dohaintzei jagokenez, Pablo Picassoren Tauromakia bildumako hiru grabadu nabarmendu ditu Museoak. Horrezaz aparte, ondoko artelanak jaso ditu: José Arrúeren Artzain bat marrazkia (Subastas Bilbao XXIk emonda), Juan de Aranoaren Elisa Aretxabaletaren erretratua eta Javier Urquijoren izen bako margo bat.

Leku arazoak dirala-eta, Museoak eskuratu barri dituan lanak ezin izango ditu ikusgai ipini, ez behintzat danak. Museoko arduradunek adierazo dabenez, oraingoz Oteiza, Durrio eta Echagueren piezak ipiniko ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu