Dantza Plazetan egitarauak 4 euskal jantza erakustaldi handi eskainiko ditu garagarrilean Arriaga plazan
2011-06-30 13:09 KultureaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren programearen helburuak gure folkloreari eustea eta Bilbo eta bere inguruneko tradizinozko jantza taldeen lana erakustea.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak lau euskal jantza erakustaldi programau ditu garagarrilerako: 2an, zapatuan, 10ean, domekan, 16an, zapatuan eta 23an, zapatuan. Ikuskizunak arratsaldeko 19:00etatik aurrera izango dira, uriak bisitari asko jasoten dituan egunakaz bat etorriz. Herriko plazetan egingo diran betiko erromeria, jantza erakustaldi eta kalejiren bitartez euskal folklore herrikoia indartu nahi da Dantza Plazetan egitarauagaz.
Egitarauko hitzorduak urtean zehar Bilboko auzo guztietako plazatan izaten diran arren, garagarrilean ohikoa da erakustaldiak eskaintzea Arriaga Plazan, udan gure uria bisitetan datozen personei gure folklorea erakusteko.
Garagarrileko emonaldiak ondoko talde honeen eskutik eskainiko dira: Santutxuko Gaztedi Dantzari Taldea, Basauriko Edurre Dantza Taldea, Basurtuko Beti Jai Alai eta Uribarriko Salbatzaile Dantza Taldea.
Garagarrilaren 2an, Santutxuko Gaztedi Dantzari Taldearen txandea izango da; 10ean, Basauriko Edurre Dantza Taldearena; 16an, Basurtuko Beti Jai Alai taldeak eskainiko dau jantza saioa eta, azken buruan, garagarrilaren 23an, Uribarriko Salbatzaile Dantza Taldeak egingo dau jantzan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!