Berreginen Museoa zabalik egongo da astelehenean, garagarrilaren 4an, Balendin Berriotxoa Santuaren Egunean
2011-07-01 10:52 KultureaBizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Arte Berreginen Museoak ordutegi berezia izango dau hurrengo domekan eta astelehenean, Balendin Berriotxoa Santuaren jaiagaz bat etorriz. Bi egun horreetan goizeko 10:00etatik 13:30etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegia izango da.
Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Arte Berreginen Museoak ordutegi berezia izango dau hurrengo domekan eta astelehenean, Balendin Berriotxoa Santuaren jaiagaz bat etorriz. Bi egun horreetan goizeko 10:00etatik 13:30etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegia izango da.
Holan, egunotan Bilbora hurreratzen diran guztiek, berreginen alorrean Europako museorik onentakoa dan horrezaz gozau ahal izango dabe. Bertan eskultura maisu lanak topau daitekez, Samotraziako Garaipena, Partenoneko kariatide bat, Miloko Venus edo Michelangeloren Moises, beste batzuen artean. Jatorrizko lanak ez diran arren, bertan dagozan berreginak Europako museo nagusietan, Vatikanoko Museoetan, Louvren edo Museo Britainiarrean, besteak beste, dagozanen erreplikak dira.
Bilduma iraunkorraz gan, bisitariek There is beauty in the city erakusketea ikusteko aukerea izango dabe. Bilbo da Erresuma Batuan, Anna Francis Arte Eder irakasle, artista eta ikerlariaren eta PhotoArteKomite on line arte galeriaren eskutik sortutako There is beauty in the city egitasmo orokorragaz lan egiten dauen urietako bat. Irabazi asmorik ez dauen ekimena da, alkarlaneko artearen barruan sartzen da gainera, hau da, persona talde baten ekarpenek sortzen daben artelan prozesua. Proiektuaren amaierako fase moduan, mapa batean jaso dira partaideek euren argazkiak ataratako leku guztiak. Leku horreetan guztietan, argazkilari bakotxak, uriagaz dauen alkarrekintzearen eta Bilboko Edertasunaren Mapearen ekarpenaren lekuko lez, bertan jarritako There is beauty in the city testua daroan imanak jarri dira.
Rekalde Aretoan eta Gizarte barrikuntzarako Eutokia Zentroan erakusgai egon dan erakusketearen muntaketa barri horretan, Berreginen Museoak, proiektuaren alkarlan eta partaidetza espirituagaz jarraituz, bere egoitzeagaz eta garai guztietako edertasunaren ikono diran bi personaiagaz lotutako bi sorkuntza lan barri gehituko ditu: Miloko Venus eta Belvedereko Apolo.
Bisitariek aukerea izango dabe Miloko Venus eskulturea ikusteko. Eskultura horrek Meloseko Afrodita izena be hartzen dau, garai heleniarreko estatua esanguratsuenetakoa da eta jatorrizkoa Pariseko Louvre Museoan dago.
Beste alde batetik, Bilboko Guggenheim Museoa be zabalik egongo da garagarrileko eta abuztuko astelehen guztietan, 10:00etatik 20:00etara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!