Gasteizeko Txotxongiloen Udako Erakustaldia martxan, domekatik aurrera
2011-07-08 13:14 KultureaTxotxongiloen Udako Erakustaldia abiatuko da domekan, hilaren 10ean, Gasteizen. Aurten be egitarau bete-betea atondu dabe; irailera bitarteko zapatu eta domeketan makina bat emonaldi izango dira aukeran urian.
Txotxongiloen Udako Erakustaldia abiatuko da domekan, hilaren 10ean, Gasteizen. Aurten be egitarau bete-betea atondu dabe; irailera bitarteko zapatu eta domeketan makina bat emonaldi izango dira aukeran urian.
Hamaika estilo eta teknika lantzen dituen taldeak batuko dira asteotan Gasteizen, bai bertokoak bai kanpokoak be. Udaleko arduradunek azaldu dabenez, egitaraua ume eta familiei zuzenduta dago batez be. Prentsa-ohar bidez adierazo dabenez, sormenerako leku bihurtu nahi doguz uriko parkeak eta erdialdea, eya ume eta familiak animetako giro atsegina sortu bere bai.
Valentziako Tirant y Carmesina taldearen Visitants obra izango da aurtengo lehenengoa, domekan, 19:00etan, Andre Maria Zuriaren plazan. Hurrengo asteburuan, garagarrilaren 16an eta 17an, Panta Rhei konpainia euskaldunak Monster show lana estreinauko dau, zapatuan Arriagako parkean, eta domekan, Aihotz plazan.
Beste euskal talde batzuk be parte hartuko dabe erakustaldian: garagarrilaren 30an, Iñaki Matak Barreras eskainiko dau, eta Erre Ke Errek, Primitibo. Horrezaz gan, Gorakada taldeak Jim altxorraren uhartean lana estreinauko dau abuztuaren 27an eta 28n.
Aurtengo Txotxongiloen Udako Erakustaldiko azkenengo emonaldia Cabaret on Strings izango da, Alemaniako The Fifht Wheel konpainiaren eskutik. Irailaren 3an, Aihotz plazan izango dira, eta 4an, Eskoriatza-Eskibel jauregiaren aurreko plazan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!