Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdiak 25.000 lagun batu zituan astegoienean

Bizkaie! 2011-07-12 10:40   Kulturea

Joan dan barikuan, garagarrilaren 8an hasi, eta domeka iluntzean amaitu zan Lekeitiko Kale Antzerki Jaialdia. Antolatzaileek azaldu dabenez, gauetan batu da ikusle gehien. Aurten eguraldia lagun izan dau Lekeitioko jaialdiak, eta emonaldi bakarra egin behar izan dabe eleizako arkupeetan.

Haizeak gure errautsak eramanen ditu beste hizkuntzaz mintzo diren ezpainetaraino, gure aitaren etxeak zutik iraunen du gu gabe. Sarrionandiaren berba honeekaz eman jakon amaierea Dantzaz konpainiaren Sarritsasoa izeneko ikuskizunari, jantzariek itsasoan dzanga egiten ebela. Imanol Agirre Lekeitioko Antzerki Jaialdiaren zuzendariak egindako balorazinoaren arabera, ikusle gehienentzat hauxe izan da egitarauko ikuskizunik zirraragarriena: Iurretako poetearen unibersoa jantza bihurturik, hondartzan aurkitu dau jokatzeko leku parebakoa. Eszenatoki natural harrigarri horretan hamaika emozino sortarazo ditu. Jantzarien lan ederra, koreografien indarra eta efektu ikusgarriak dira jaialdiaren produkzinoren ezaugarri nagusiak. 'Sarritsasoa' festibalaren bederatzigarren produkzinoak arrakasta ikaragarria izan dau. Bide barria zabaldu eta geroari begira ate bat zabaldu dau, adierazo dau Imanol Agirrek.

Joan dan barikuan, garagarrilaren 8an hasi, eta domeka iluntzean amaitu zan Lekeitiko Kale Antzerki Jaialdia. Antolatzaileek azaldu dabenez, gauetan batu da ikusle gehien. Aurten eguraldia lagun izan dau Lekeitioko jaialdiak, eta emonaldi bakarra egin behar izan dabe eleizako arkupeetan. Astegoienean 25.000 ikusle batu ziran, beste urte batzuetako arrakastearen pare.

Barikuan, Scura Splats taldeak Correfoca ekarri eban, eta 4.000 ilagun inguru alkartu ziran. Zapatuan, Generik Vapeur frantsesek 5.000 ikusle batu zituen kalejira alaia batea. Gizon urdinek, bidoiak eskuan, probokazinoa dabe lege. Itsasotik heldu ziran eta Lekeitiok eskaintzen dituan bazter miresgarriak ederto erabili zituen, 'Bivouac' antzezlana aurkezteko, gogoratu dau Agirrek.

Danetara, hamabost emonaldi eskaini ditu Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdiak. Japonikoa Ojarus bikoteak Lekeition hasi eban Europako birea. Deabru Beltzak konpainiak The Wolves lan barria eroan eban Lekeitiora, hiru otso erraldoi eta otso-pianista ibiltariagaz. Trapu Zaharrak Camping Renove beharra eskaini dau Lekeition, errealidadearen eta absurdoaren arteko istorioa. Umorea da nagusi, -nabarmendu dau Imanol Agirrek- eta umorearen bidez, gizatasunaren faltea agirian ixten dau, Gizakia ekarri munduaren neurrira' Kirmen Uribek jaialdiaren kartelean eskatzen dauen moduan, hain zuzen be.

Umeentzako plazea izan da txokorik gustukuena, izan be bertan taularatu eban Eidabek Kanpanolue 11 salto gehiago lana. Antzerki parte-hartzailearen magia ezagutzen dau Bilboko talde honek, eta animazino jokoek ikusleen espazioa irauli egiten dabe. Alaia, oso alaia da, azaldu dau Agirrek.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu