Ikasturte barria Bartzelonako Euskal Etxean
2009-09-08 11:55 Euskaldunak munduanBartzelonako Euskal Etxeak zerbitzu barriak eskainiko dituen gunea estreinauko dau laster, izan be, neguan hasitako Txokoaren lanak amaitzeko oso gitxi falta da, izan be, Alkargunearen zabaltze ekitaldia irailaren 18an izango da.
Australiako Cairnseko porturantz
2009-09-01 14:35 Euskaldunak munduanHilebete honetan Vanuatu eta itsaso barruan egon gara. Vanuatu: jente guztia pozik bizi dan lurraldea 83 uhartez osotutakoa
Orain arte topau dogun Ozeano Barea oso lasaia izan dala esan geinke, Niue-ra heltzen gengozanean orain arteko haizerik gogorrena atrapau arren, 45 korapilo (90 km. orduko, gitxi gorabehera), baina hau salbuespena izan zan. Beste guztietan itsaso lasaia eta haize mantsoa euki dogu...
'Euskaldunen pelota jokoa' erakusketea Boisen egongo da ikusgai 2010eko udan
2009-08-12 11:56 Euskaldunak munduan'Euskaldunen pelota jokoa' erakusketea Bilboko Euskal Museoan zazpi hilebetez -datorren urtarrilera arte- zabalik egon ondoren, AEBtara eroango dabe. Boiseko Basque Museum-ean ikusi ahal izango da 2010eko garagarril-abuztuan, bertako Jaialdi jai handiagaz bat eginez.
MarkeliƱe konpainiak 'Carbon Club' ikuskizuna eskainiko dau Londresen
2009-08-07 14:01 Euskaldunak munduanJon Kepa Zumaldek, antzezlanaren zuzendari teknikoak, oso emonaldi bereziak izango dirala aurreratu dau eta hizkuntza aldetik ez ei dabe traba lar izango, ikuskizuna bisuala baita, berba gitxikoa. Ganera, tarteka zeozer ingelesez be esango dabe. Traba nagusia azpiegiturak haraino eroatea izango dala azaldu dau Zumaldek.
Basurkok tripulazinoagaz parte hartuko dau estropada ingeles bitan
2009-08-05 11:03 Euskaldunak munduanUnai Basurkoren Pakea Bizkaia ontziak Ingalaterrako bi proba garrantzitsutan parte hartuko dau abuztuan: Artemis Challenge eta Rolex Fasnet Race. Baina, oraingo honeetan, Basurko ez da bakarrik joango, estropada biak tripulazinoagaz egingo ditu eta. Lehenengo probea gaur bertan egingo da Cowes herritik urten eta Wight Irlak dituen 50 miliak inguratuta.
Pazifikoan: Niue, Tonga eta Fiji
2009-08-03 14:58 Euskaldunak munduanLehenengo eta behin, parkatu lehenago ez idazteagaitik baina azkenean nire familia Fiji ugarteetara etorri da eta sekulako oporrak izan doguz. Oraingo honetan bidaia alderantziz egingo dogu eta Fiji-tik Niue-ra joango gara Tongatik pasau ostean.
Euskalduntasuna gizarteratze-elementu bat da AEBetako euskal komunitateentzat, EHUn egindako tesi baten arabera
2009-07-15 16:51 Euskaldunak munduanTesiaren egilea Clara Urdangarin Liebaert da eta hauxe da lanaren izenburua: 'Bailando 'Jauzi' bajo barras y estrellas: Una etnografía del Zazpiak Bat Group of Dancers de Reno, Nevada'. Ikerketa hori egiteko, Renon egon zan Clara Urdangarin 2003ko zezeiletik 2004ko urtarrilera arte.
Julian Celaya Loyola izentau dabe Euskal Gizataldeakazko Kanpo Harremanetarako zuzendari
2009-07-09 10:43 Euskaldunak munduanJulian Celaya Loyola, Barakaldoko sozialista euskalduna, zuzendari komertziala eta instituzino eta enpresa munduan hartu-emon onak dituana izentau dau Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Euskal Gizataldeakazko Kanpo Harremanetarako zuzendari barri, aurreko gobernuan Josu Legarretak ia bi hamarkadaz bete eban postua beteteko.
Kirmen Uriberen poemak jarriko ditue irakurgai AEBetako hainbat kafetegi eta dendatan
2009-07-07 15:37 Euskaldunak munduanUriberen lanak, Estadu Batuetako hainbat poeta ezagunen olerkiakaz batera, Boston, New York, San Francisco, Chicago eta Los Angeles urietako hainbat kafetegitan jarriko diran pantailatan irakurri ahal izango dira.
Patxi Usobiaga, lehenengoz munduko txapeldun
2009-07-06 10:44 Euskaldunak munduanAzken hiru munduko txapelketetan zilarrezko dominea lortu ondoren, Patxi Usobiaga eskalatzaile eibartarrak eskaladako lehenengo Munduko Txapelketea irabazi dau Xiningen (Txina) 5.000 lagunen aurrean.
Patxi Usobiaga eta Irati Anda Txinara doaz datorren astean, Munduko Eskalada Txapelketan parte hartzeko
2009-06-29 14:24 Euskaldunak munduanBi eskalatzaileek garagarrilaren 4an eta 5ean egingo diran finaletara heltzeko itxaropenagaz dagoz, baina horren aurretik, garagarrilaren 2an hasita jokatuko diran kanporaketak gainditu beharko ditue.
Tecnalia korporazinoko sei zentrok Europako bosgarren zentro teknologikoa sortuko dabe
2009-06-25 13:04 Euskaldunak munduanFusinoa 2011ko lehen hiruhilekoan burutzea aurreikusi da, eta horrela, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzarako Espainiako lehenengo eta Europako bosgarren zentro teknologiko pribadua sortuko da. Danetara, 1.300 langile eta 110 miloe euroko fakturazinoa izango ditu.
Niue-rako bidean, Palmerstonen oso-oso ondo pasau ostean
2009-06-25 11:36 Euskaldunak munduanPalmerston Itsaso Barearen erdian dagoan atoloi oso txiki bat da, erabat isolatuta bizi dira!!!! Baina magikoak, maitagarriak... Adjetibo positibo guztien nahaste bat dira!!! Herrian 56 persona baino ez dira bizi. Autogobernu bat daukie, nahiz eta Cook Uharteen parte izan.
Euskal Herriko zazpi gazte joango dira garagarrilean Argentinara, Necocheako 'Hator Hona' programeari esker
2009-06-18 11:16 Euskaldunak munduanGaragarrilaren 18tik abuztuaren 9ra, zazpi izango dira aurten Euskal Herritik Argentinara kultura tailerrak emotera joango diran gazteak: Iratxe Garrido eta Leire Saldias jantza ikastaroa emotera; Gorka Segurola (Kirola); Jone Arriolabengoa eta Andrea Losada (Musikea); euskerea irakastera, barriz, Aitziber Iraola eta Jon Basaguren.
Itsaso Barean: Markesak, Tuamotuak, eta orain Society Irlak (Tahiti eta Bora Bora)
2009-06-03 15:26 Euskaldunak munduan28 egun!!!! 28 egun itsasoan!!!... Baina gure begiakaz ikusten gagozanak 28 egun horrek baino askoz denpora gehiago mereziduko leuke. A zelako gozadea: Markesak, Tuamotuak, Frantziar Polinesia osoa... Akats bakarra, gurea da, ez dakigu frantsesez, ezta tahitieraz berba egiten, baina holakoetan arpegiak, keinuek berba egiten dabe eta danok alkar ulertzen gara.
Ehun mila lagunetik gora Vendee Globeko parte-hartzaileen sari banaketan
2009-05-25 14:51 Euskaldunak munduan120.000 persona baino gehiago batu ziran herriko hondartzan eta pantaila handi batean eskainitako estropadako momentu onenen irudiakaz hunkitu egin ziran barriro be abentura honetako protagonistak eszenatokitik agurtzen eben bitartean.
BOSek Japoniako sei uritan joko dau Juanjo Menaren gidaritzapean
2009-05-25 14:15 Euskaldunak munduanGaragarrilean, Tokion, Yokohaman, Osakan, Fukuin, Fukukoan eta Gifun joko dau BOS Bilboko Orkestra Sinfonikoak. Japonian egingo dituan zazpi saioetan, Juanjo Menak gidatuko dau orkestrea, BOSeko zuzendari artistikoa izandakoak.
Etapa luzeena amaitzeko gitxi falta jaku, 650 itsas-milia Markesetara heltzeko
2009-04-30 18:15 Euskaldunak munduanBueno koadrila... Hemen gagoz gu, Itsaso Barearen hiru laurenak baino gehiago zeharkatuta. Benetan itsaso urdinez apur bat gogaituta gagoz, izan be, honezkero 27 egun daroaguz eta kolore urdina, ura eta ura, itsasoa baino ez dago hemen.
Kide kooperatibeak Indiako lantegia inaugurau dau
2009-04-28 18:04 Euskaldunak munduanKide kooperatibeak 2008an 25 miloe euro baino gehiago fakturau eban, eta panel eta ate isolatzaileak produziduten ditu, baita hotz-ekipamendu komertzialak be. Horrezaz gan, liderra da Espainian nekazaritza-elikadurako hotz-kameren sektorean. Frantzian eta Portugalen filialak daukaz, eta orain nazinoartekotze proiektu handinahi batean sartuta dago.
Bilboko eskaintza turistikoa aurkeztuko dabe Suitzan eta Katalunian
2009-04-16 18:19 Euskaldunak munduanBilbao Turismo soziedadea Luganon (Suitza) egingo dan 'Meeting Luxury' lehiaketara joango da, hau da, lujozko turismoaren inguruan Europan egiten dan azokarik garrantzitsuenetarikora. Aldi berean, soziedadearen ordezkaritza bat Kataluniako Nazinoarteko Turismoaren aretoan (SITC) be egongo da, Bartzelonan. Azoka biak domekara, apirilak 19, bitartean egingo dira.