Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiak euskera-ikastaro bi eskainiko ditu abuztuaren 10etik aurrera
2010-08-05 12:55 Euskaldunak munduanNobedade bat be badakar barri honek: goizean ikasi gura dauenak aukera hori be izango du. Eskolen ordutegia hauxe izango da: martitzen eta eguenetan goizeko 10etatik 12etara; arratsaldekoa, barriz, martitzen eta barikuetan izango da, 7:30etik 9:30era.
Idaho eta Bizkaia gero eta hurrago dagoz
2010-08-05 10:53 Euskaldunak munduanIdahoko Gobernuko kideek eta euskal ordezkariek egindako bilerea eta gero, Bizkaiko Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbao Idaho Estaduko ordezkari gorenakaz alkartu zan, Potter gobernadorea buru zala.
Gipuzkoako Aldundiak eta Nevadako Unibertsitateak 'Pat-Eloisa Bieter' bekea sortu dabe
2010-08-04 13:09 Euskaldunak munduanLankidetza hitzarmena sinatu dau Boisen (Idaho, AEB) Nevadako Unibersidadeko Euskal Ikasketen Zentroagaz, 'Pat Eloisa-Bieter' deitu daben bekea sortzeko. 1970eko hamarkadan AEBetan euskal kulturea sustatzen eta ikasle estadubatuarrentzat euskal ikasketak antolatzen lehenengoak izan ziran senar-emazteak omendu gura izan ditue bekeari izen hori jarrita.
Izugarria izan da: ames ederra
2010-08-04 12:27 Euskaldunak munduanHirurok inoiz ahaztuko ez dogun abenturatxua biziteko aukerea izan dogu. Izugarria izan da: ames ederra. Gaurkoa gure abentura horren ganeko azken testua izango da, testu oso berezia guretzat, idatzi beharrekoa baina idazteko gogorik ez dozuna, testu gehiago idazten eta nabigetan jarraitu gura dogulako!
Ameriketako euskal kultureari arnasea emon deutso Boiseko Jaialdiak
2010-08-03 12:07 Euskaldunak munduanBost urtean behin ospatzen da Jaialdia Boisen, garagarrilarren amaiera aldera eta Euskal Herritik kanpora ez dago horrenbeste jente erakarten dauen beste euskal jairik, 50.000 bisitari inguru antolatzaileen kalkulu baikorrenen arabera.
Jaialdi 2010: dana prest Idahoko Boisen
2010-07-26 15:15 Euskaldunak munduanJaialdi 2010, euskal kulturea eta ohiturak gogoratzeko bost urterik behin antolatzen dan Jaialdiko ekitaldi nagusiak garagarrilaren 27an hasi eta abuztuaren 1ean amaituko dira
Diasporatik Gernika-Lumora eta Irunera
2010-07-13 10:54 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintza sailak sustatzen dauen 'Gaztemundu' programearen barruan, Euskal Etxe desbardinetatik heldutako 18 eta 30 urte bitarteko 30 gaztek Gernika-Lumo bisitau dabe.
Nevadak (AEB) jasoko dau Lagun Onari saria, eta Patty Miller Boiseko Euskal Museoko zuzendariak Lan Onari saria
2010-07-07 10:55 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak erabagi barri dau emoten dituan goraipamenik handienetako bi Nevada estaduari (AEB) eta Patty Miller Boiseko (Idaho, AEB) Euskal Museoko zuzendariari emotea.
Andrius, Egoi eta Rasita ondo etorri!
2010-06-25 12:53 Euskaldunak munduanRagaineII abenturea azken txanpan sartu da eta haizearen laguntzinoagaz, datorren domekan, bagilaren 27an, eguerdi aldera helduko dira Bermeoko portura.
Azken txanpan sartu gara
2010-06-10 14:30 Euskaldunak munduanFrantziako uretan, etxetik hur gagoz, 'Ragaine II - Munduari Itzulia' abentureari gitxi falta jako amaitzeko, izan be, gure asmoa Frantzia hegoaldetik, Mediterraneo eta Atlantiko itsasoak lotzea da, nabigagarriak diran Canal du Midi, Toulouse eta Mediterraneo itsasoa lotzen dituan Garona ibaian eta Toulouse eta Bordeaux arteko Bi Itsasoen Kanalean zehar bidea eginaz.
Italia, Malta eta Tunisia: Mediterraneoko tenperatura bajuak eta norabide zehatzik bako haizeak
2010-05-24 18:36 Euskaldunak munduanLituaniar lagun bat etorri jaku bisitan eta Frantziara arte geugaz egongo da. Baina nik maila pertsonalean gogoratuko dot Tunisia, 'Open Water Diver' bihurtu naz eta. Orain, buzeatzeko txartela lortu dot.
Europan barriro: Suez Kanala (Egipto), Mediterraneoko tifoitxua eta Kreta (Grezia)
2010-04-28 15:38 Euskaldunak munduanEuropako bizimodura bueltetako aukerea izan dogu (batez be, Interneterako konexino ona izateko). Baina beste herrialdeetako magiaren faltea igarten dogu. Non dagoz beti olgetako prest dagozan umeak? Eta gameluak? Eta elefanteak? Non? Hemen turista arruntak baino ez gara.
Euskal arrantzea Europan erakusgai
2010-04-26 14:20 Euskaldunak munduanEuropean Seafood Exhibition azokearen 18. edizinoa egingo da Bruselako (Belgika) Parc des Expositons deituriko azoka-esparruan apirilaren 27tik 29ra bitartean, eta han izango dira arrainaren eta produktu eratorrien sektoreko zortzi euskal enpresa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren babesagaz.
Eusko Jaurlaritzeak 1.429.395 euro banatuko ditu aurten Euskal Etxeen artean
2010-04-21 11:41 Euskaldunak munduanEuskal Etxeei eta euren federazino eta konfederazinoei emongo jakezan diru-laguntzinoak, alde batetik, mundu osoan sakabanatutako euskal etxeen ohiko gastuetarako eta jarduerak antolatzeko eta, bestetik, azpiegitura eta ekipamentuetarako erabiliko dira.
Tanttaka konpainiaren 'La dona justa' antzezlana Bartzelonara ailegauko da
2010-04-16 15:07 Euskaldunak munduanEuskal antzerki konpainiako iturriek adierazo dabenez, Eduardo Mendoza idazle ospetsuak egokitu dau Sandor Marai idazle hungariarraren (1900-1989) 'La dona justa' lana. Antzezlanean, 1940 eta 1950eko hamarkadetan girotutako maitasun, pasino, gezur, jeloskortasun eta haustura istorio bati buruzko hiru ahots, hiru sentsibilidade, hiru begirada agiri dira.
Yemen, Eritrea, Sudan eta Egipton zehar
2010-04-09 15:49 Euskaldunak munduanItsaso Gorria parebakoa da. Herrialdeak, koralak, jentea... Oso ondo pasau dogu eta, horrenbeste denpora lurralde musulmanetan egonda, Islamismoari buruz asko eta asko ikasi dogu. Lekurik bereziena Eritrea izan da, harrigarriena Egipto baina ikusgarriena itsasoko ura, milaka koloretako koralak eta basamortua.
Bilbok aisialdi eta zerbitzuetako uri moduan dauen eskaintza aurkeztuko dau Milanen
2010-03-16 17:32 Euskaldunak munduanBisitearen helburu nagusietakoak Bilboren eta Milanen arteko hartu-emon instituzionalak ezartzea, merkataritzako hartu-emonak hastea eta turismo eta aisialdiko eskaintzak aurkeztea dira, Milango publikoarentzat beren-beregi diseinautakoak, eta beraz, elementu kultural, artistiko eta gastronomikoetan oinarritutakoak.
AEK-K 382. kilometroa egin dau Rith 2010en
2010-03-12 12:43 Euskaldunak munduanGoizean, AEKren arduradunak Emer Costello Dublingo alkate andreagaz eta Rith 2010 ekimeneko arduradunakaz batu ziran Dublingo udaletxean, eta oroigarria jaso eben alkatearen beraren eskutik, Rith inspirau dauen Korrikaren antolatzaile izateagaitik.
Aiara Dantza Taldeak dantzaldiak eskainiko ditu Argentinako euskal etxeetan
2010-03-12 11:42 Euskaldunak munduanAberri Egunaren harian, jantza-ikuskizunak eskaintzeko amesagaz, danetara, 16 jantzari dira Buenos Airesko hainbat euskal etxetatik ibiliko diranak datorren martiaren 27tik apirilaren 10era arte.
Rith 'Korrika' gaelikoan parte hartuko dau AEK-k
2010-03-09 13:25 Euskaldunak munduanAEK eta KORRIKAko arduradunak Dublinen dagoz asteon, gaur Belfasten hasi eta hilaren 17an amaituko dan Rith 2010 lasterketan parte hartzeko. Gaelikoaren aldeko ekimen hau lehenengo aldiz egingo da aurten.