Eusko Jaurlaritzeak 1.429.395 euro banatuko ditu aurten Euskal Etxeen artean

Bizkaie! 2010-04-21 11:41   Euskaldunak munduan

Euskal Etxeei eta euren federazino eta konfederazinoei emongo jakezan diru-laguntzinoak, alde batetik, mundu osoan sakabanatutako euskal etxeen ohiko gastuetarako eta jarduerak antolatzeko eta, bestetik, azpiegitura eta ekipamentuetarako erabiliko dira.

Eusko Jaurlaritzeak aurten Euskal Etxeei eta Euskal Etxeen Federazino eta Konfederazinoei emongo jakezan diru-laguntzinoak onartu ditu. Kanpo Hartu-emonetarako Idazkari Nagusiaren 2010eko apirilaren 20ko Ebazpena da, Euskal Etxeentzako dirulaguntzinoetarako deia egiten dauena. Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Agerkarian (EHAA) agertuko da maiatzaren 4an.

Euskal Etxeei eta euren federazino eta konfederazinoei emongo jakezan diru-laguntzinoek 1.429.395 euroko zenbatekoa dabe aurten danetara eta diru kopuru hori, alde batetik, mundu osoan sakabanatutako euskal etxeen ohiko gastuetarako eta jarduerak antolatzeko eta, bestetik, azpiegitura eta ekipamentuetarako erabiliko da.

Diru-laguntzinook gehienez be 65.000 mila eurokoak izan daitekez eta urteroko egitasmoak burutzeko eta irabazi amesik bako jarduera zehatzak antolatzeko izango dira, batez be, gazteriaren, emakumearen, kanpo irudiaren zein komunikazinoaren eta memoria historikoa berreskuratzearen esparruan.

Diru-laguntzino horreek azpiegitura eta ekipamentu-gastuak pagetako izango dira; berbarako, traba arkitektonikoak kentzea, egoitza barriak eregitea, gazteentzako guneak egokitzea eta teknologia barriak ezartzea.

Bestalde, Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak onetsitakoen artean aita daitekez, baita, Goethe-Universität Frankfurt am Main Unibersidadeagaz lankidetza-hitzarmena sinatzeko erabagi-proposamena, unibersidade horretan euskal hizkuntzearen eta kulturearen ezagutzea sustatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu