'Enaz superheroia'
2017-01-27 18:40 Euskaldunak munduanBehe Kanpalekuan pare bat egun emon ondoren, oraindino, han goian bizitakoa onartzen gagoz, izan bere, arinegi da ondorioak atarateko, eta are gitxiago erabagiak hartzeko.
Beheko Kanpalekutik kanpora sei egun gogor pasau ostean, Behe Kanpalekuan deskantsetan
2017-01-26 09:50 Euskaldunak munduanBeheko Kanpalekutik kanpora sei egun neketsu pasau ostean, burukominak eta tarteko gorabehera guztiak bazterrean itxita, deskantsua hartzen dago Alex Txikonen espedizinoa 5.250 metroko altueran, Beheko Kanpalekuan. Informazino guztia hemen.
Hirugarrenetik laugarrenera, etxerako bidea hartu dau Carlos Rubio Infante Muñizek
2017-01-23 08:04 Euskaldunak munduanEveresteko Hirugarren Kanpalekutik neure indar guztia bidaltzen deutsat lagun eta erronka honetako kide dodan Carlos Rubio Infanteri, izan be, Kathmanduko ospital batera eroan behar behar izan dabe birietako infekzino batek jota.
Everesteko Bigarren Kanpalekuan dago Txikon
2017-01-20 08:25 Euskaldunak munduanDagoeneko, barriz, Bigarren Kanpalekuan dagoz Txikon eta lagunak (6400 m.).
Lehen Kanpalekuan dagoeneko (6040 m.)
2017-01-15 10:24 Euskaldunak munduanGaur, barriz, urtarrilak 14, goiz urten dogu behin-behineko lehen kanpalekutik eta 6040 metrora igon dogu lehen kanpalekua montetan. Denpora laburragoan igoko genduala pentsau arren, hainbat zailtasun izan doguz bidean eta 6 ordu behar izan doguz.
Jonathan Castroviejo, Getxoko kirolaririk onena 2016an
2017-01-13 09:43 Euskaldunak munduanJonathan Castroviejok erloju kontrako modalidadean Europako txapelketea irabazi dau, brontzezko dominea Munduko Txapelketan eta laugarren postua Rio de Janeiroko Joko Olinpikoetan.
Khumbu izotz-jausia ekipetan hasi da Alex Txikon
2017-01-09 13:17 Euskaldunak munduanEveresteko tontorrerako bidean, lan luze eta gogorrenetako bat bertan topau dau Alex Txikonek.
Puya ospakizun budistean
2017-01-08 09:20 Euskaldunak munduanBenetako lujua da Everesteko Behe Kanpalekuan dagoan espedizino bakarra izatea geurea, urtean zehar, masifikauta egoten baita. Baina, neguan, geu gara biztanle bakarrak bertan.
Alex Txikon aklimatazino fasean Everesten
2017-01-04 09:15 Euskaldunak munduanAstebete inguru daroa Alex Txikonek Everesten (8.848 metro) eta egun 3.700 eta 4.400 metroko alturan da. Aklimatazino fasean dabil buru-belarri.
Kubako Euskal Etxeak munduko euskaldunak konbidau ditu 2017ko garagarrilean 140. urteurreneko jaietara joan daitezan
2016-12-28 09:00 Euskaldunak munduanAlkarteak ekitaldiotan parte hartu eta lagundu nahi dabenei eurekaz hartu-emonetan jarteko konbita luzatu deutse, avnb@enet.cu e-postara idatziz.
Jon Rahm Barrikako golf jokalariak Basque Team Fundazinoagaz akordioa zarratu dau
2016-12-19 08:10 Euskaldunak munduanOrain dala urteak AEBetara aldatu zan arren, kirol arloan han hazi eta komunikazino ikasketak han egin dituan arren, Euskadigaz, bere herriagaz dauen maitasunari eutsi gura izan deutso.
Everest igon nahi dau Alex Txikonek, neguan eta oxigeno barik
2016-12-16 13:16 Euskaldunak munduanOrain arte inork lortu ez dauen erronkea aukeratu dabe Alex Txikon lemoarrak eta bere lantaldeak aurtengo negurako. Abenduaren 25ean urtengo dabe Nepal aldera.
Maider Undak erretiroa hartu dau, burrukako maila gorenean hamarkada bi emon ostean
2016-11-10 08:56 Euskaldunak munduanMaider Unda Basque Teamegaz urte gehien daroazan kirolarietako bat da. Bere sorreratik, 2008. urtetik egon da arabarra fundazinoari lotuta.
Jose Antonio Agirre in Berlin 1941-2016
2016-05-26 09:39 Euskaldunak munduan2016an, 75 urte beteko dira Jose Antonio Agirre lehendakaria Europa okupatutik igesi Berlinen egon zala. Urteurrena gogoratu eta Agirre lehendakaria, Euskal Herriko historia eta erbesteko Eusko Jaurlaritzearen lana Alemanian ezagutzera emoteko Berlingo Euskal Etxeak www.AgirreInBerlin.eus webgunea osotu eta makinatxu bat ekitaldi antolatu ditu Berlinen.
Aitor Gametxo eta Diego Vivanco aukeratu ditue Wroclaw urian egonaldi artistikoak egiteko
2016-05-04 17:34 Euskaldunak munduanAitor Gametxo lekeitiarrak Wroclaw uriaren eta bertako gorren komunidadearen erretratua osotuko dau City of sounds and Silence proiektuan; Diego Vivanco barakaldarrak, barriz, artistek bizi daben aldaketa eta ziurtasun eza islatu nahi ditu ¿Y mañana qué? egitasmoaren bitartez.
Rioko Joko Olinpikoetara joango diran blogari gazteak martxan
2016-03-22 09:49 Euskaldunak munduanUda honetan Rio de Janeiroko Joko Olinpiko nahiz Joko Paralinpikoetan blogari lanak egiteko Gazte Olimpic Team lehiaketan txartela irabazi daben zortzi euskal gazteak hasiak dira motorrak berotu edo ordenagailuaren tekladua astintzen, eta dagoeneko irakurgai dagoz Gazteaukera blogean eurek argitaratutako zenbait lan.
Smithsonian Folklife Festivalen Euskadi izango da konbidautako kulturea
2016-02-01 13:00 Euskaldunak munduanBagilaren 29tik garagarrilaren 4ra eta garagarrilaren 7tik 10era egingo da Smithsonian jaialdia. 10 egun horreetan Euskadi AEBetako erakusleihorik handienean egongo da eta bere kulturea, gastronomia, barrikuntzea, eskulangintzea eta historia urtero ekitaldia bisitetan daben ehunka mila personei erakusteko aukerea izango da, baita ekitaldia online jarraitzen daben 40 miloe personei erakusteko be.
Euskal ikasketak eskainiko ditu Sorbonne IV unibersidadeak
2015-11-09 10:53 Euskaldunak munduanEtxepare Institutuak badauka lehendik be Euskera eta Euskal Kulturako irakurletza bat Sorbonne Nouvelle Paris III unibersidadean, eta Paris Sorbonne IVgaz lortutako akordioak eskaintza hori osotu eta euskal ikasketak ospe aldetik leku gorenean kokatuko ditu.
Euskal kulturea Washingtoneko Munduko Jaialdian egongo da 2016an
2015-07-28 14:24 Euskaldunak munduanUnai Rementeria Ahaldun Nagusiak, Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkari legez, eta AEBko uriburuko Smithsonian Fundazinoak hitzarmena sinatu dabe, Washingtonen bertan. Holan, Bizkaia eta Euskal Herria, bereziki euskal kulturea, fundazino horrek datorren urtean antolatuko dauen Folklive Festival nazinoarteko jaialdian egongo dira. Smithsonian Fundazinoak dino, euskal kultureagaz daukien interesak oinarri historikoa daukala, baina etorkizunera begirako hartu-emona sortu nahi dabela.