Puya ospakizun budistean
2017-01-08 09:20 Euskaldunak munduanBenetako lujua da Everesteko Behe Kanpalekuan dagoan espedizino bakarra izatea geurea, urtean zehar, masifikauta egoten baita. Baina, neguan, geu gara biztanle bakarrak bertan.
Urtarrilaren 5a, Behe Kanpalekuko lehen eguna. Dana montetan, gauza guztiak bere lekuan jarten, altuerara ohitzen eta geure bizilekua izango dana ahalik eta erosoen, eta gozoen atontzen ibili gara.
Urtarrilaren 6a, indarrez esnatu gara Behe Kanpalekuan geure lehen gaua igaro ostean, eta Puya izeneko ospakizun budistea egin dogu, suberte ona geureganatzeko. Bertan, geure materiala (botak, kranpoiak...) jarri, bedeinkatu eta egia esan, momentu hunkigarriak bizi izan doguz.
14-18 gradu zero azpiko tenperaturea dogu hemen, eta eguzkiak ordu dezente irauten dau, hain zuzen be, goizeko bederatzi t’erdietatik arratsaldeko laurak arte. Hori opari ederra da guretzako.
Alex Txikon lemoarra gogotsu dogu: Sentsazino oso onak ditut, indarragaz eta gogoagaz sentiduten naz. Gogorra da, eta lan asko egin behar da, baina pozarren nago; konfiantza handiagaz, hain zuzen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!