Everesteko Bigarren Kanpalekuan dago Txikon
2017-01-20 08:25 Euskaldunak munduanDagoeneko, barriz, Bigarren Kanpalekuan dagoz Txikon eta lagunak (6400 m.).
Aurreko egunetan Khumbuko izotz-jausian lau egun luze lanean emon ondoren, haizeak aukerea emon eutsen aurrera egiteko. Halan da be, baldintza egokien bila, gorantz egin eben, eta 6050 metrora dagoan Lehen Kanpalekura heldu ziran, -30º zero azpiko tenperaturan.
Dagoeneko, barriz, zazpi orduko martxearen ondoren, Bigarren Kanpalekuan dagoz Txikon eta lagunak (6400 m.). Orain, leitekeana da hirugarren kanpalekura bidean jarraitzea (7400 m.). Ezustekorik ezean, datorren astelehenean Beheko Kanpalekura bueltetea aurreikusi dau espedizinoak.
Bien bitartean, hona hemen Avista Multimediako lagunek helikopterotik grabautako irudi ikusgarriak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!