'Indianoak' espedizinoa

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   Euskaldunak munduan
Kanadako gobernuak makailaoaren arrantzea galarazo dau dekretu bidez Gehiegizko eta neurriz kanpoko arrantzearen eta azken aldian makailaoaren habitat edo bizilekuan izandako aldaketen eraginez, makailaoaren biziraupena bermatzeko hartu dau erabagia Kanadako Gobernuak eta aurrerantzean, arrantzarako kupo oso txikia egongo da, gehienbat ikerketa asmoetarako. Era horretara, Kanada sortu aurretik be euskal arrantzaleen beharleku eta bizileku izan diran Ternuako kostaldea eta makailaoaren arrantzea denporaldi luzerako galdu dira, adituen esanetan, urte asko pasauko dira makailaoaren arrantzea barriro baimentzeko. Gaiaren harian, hona hemen 1497ko pasadizu ...

NABOren web gune barria

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   Euskaldunak munduan

Euskal Etxe barria Parisen

Bizkaie! 2003-05-01 00:00   Euskaldunak munduan
Kontua da ze proiektu hau aurrera ataratea benetan karua dala eta Pariseko Euskal Etxeko arduradunak, Rober Lamerens Burua eta Pablo Jose Ariztondo Zuzendaria Ipar eta Hego Euskal Herriko ordezkariakaz batzartu dira egunotan finantziazino aukerak aztertzeko (Baionako Gotzaina, Pirinio Atlantikoko Kontseilu Nagusiko Burua, Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria, Miguel Sanz, Nafarroako Burua...). Bizkaie!

Argentina eta Txileko Euskal Etxeak Sarean

Bizkaie! 2003-05-01 00:00   Euskaldunak munduan
Txileko Valparaisoko Euskal Etxea Pasa dan apirilaren 13tik aktibo dago Valparaisoko Euskal Etxearen web orria. Zentruaren jarduera eta jaialdien gaineko informazinoaz ganera, Euskadiko azken orduko albisteak, historia zein gastronomiako kontu eta bitxikeriak eskaintzen ditu. Bestalde, datorren maiatzaren 25ean, Valparaisoko Euskal Etxearen 60. urteurrena beteko dala gogorarazoten dabe eta, data gogoangarriaren harian, egitarau potoloa preparau dabela. Hona hemen, Txileko Valparaisoko Euskal Etxearen web orria: http:www.euskoetxea.cl Bizkaie!

Kultur trukerako akordioari esker, Euskadiko eta Quebec-eko kulturak hurrago

Bizkaie! 2003-04-15 00:00   Euskaldunak munduan
Beste alde batetik, Barto, Kanadako akrobata komikoa Euskal Herrira etorriko da garagarrilean eta 14 udalerritan eskainiko dau bere ikuskizuna.

Juan de Garay Fundazinoak euskal kulturearen ganeko online aholkularitza zerbitzua abiarazo dau

Bizkaie! 2003-04-15 00:00   Euskaldunak munduan
Beste alde batetik, Juan de Garay Fundazinoak jakinarazo dau aurtengo apirilaren 16tik maiatzaren 5era bitartean, Buenos Aireseko Liburuaren Nazinoarteko Ferian parte hartuko dauela. Feria horretan, 'Euskal ezarkuntza edo asentamentuak Argentinan, 1580-1810' bildumako seigarren liburua aurkeztuko dabe; liburu barri hau Salto probintziako kontuen ganekoa da.

Edorta Jimenez: 'Aberria bihotzean bizi dabe'

Bizkaie! 2003-04-01 00:00   Euskaldunak munduan
Horren lekuko izan da NABOren (Ipar Amerikako Euskal Erakundeen Alkartea) afaria. Hori bai, afariari ekin aurretik aita gurea errezau eta aitaren egin da. Euskeraz. Afalosteko bertsolarien jarduna ez da danontzat ulergarria izan. Halan da guztiz be, gustora txalotu dogu horreena. Niri neuri, hori dana baino ikusgarriagoa egin jatana afarira batu diran jenteen era eta kera desbardinak ikustea izan da. Afaldu aurretik taldean joan gara Renoko mortua hasten daneko ertzean dagoan ‘eusko artzainaren omenezkoa’ ikusten –Nestor Basterretxeak– egindakoa eta bidean jente ...

Euskal heraldika eta genealogiaz

Bizkaie! 2003-03-15 00:00   Euskaldunak munduan
Gai honetaz gehiago jakiteko, hona hemen Mikel Belaskoren artikulua: 'Abizenak eta grafiak' Gaur egun, gure herrietako izenak, persona izenak eta abizenak, agiri ofizialetan idatziz jaso dira eta arau zorrotzek arautzen dabe euren erabilerea. Dana dala, hau guztia nahiko barria da. Berbarako, Nafarroako herri baten izenaren antxinatasuna 1.500 bat urtekoa da eta 1.000 bat urtean izan da idatzia; era berean, etxe batena orain 500 edo 600 urtekoa izaten da eta denpora tarte horretantxe idatzi da. Halan da be, euskal ...

Euskaldunak Txile, Kalifornia eta Nevadan

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   Euskaldunak munduan
Kaliforniako San Franciscoko Kultur Etxearen 21. urtebetetzea AEBetako San Franciscoko Euskal Kultur Etxeak 21. urteurrena ospatu dau oraintsu eta berenberegi preparautako ekitaldiak ugari izan ziran. Ospakizunaren harian, NABOren (Ipar Ameriketako Euskal Etxeen Erakundea) neguko topaketea be bertan egin eben. Eguneko aztergaien zerrendan gai asko jorratu zituen baina garrantzitsuenetakoa Euskadin datorren garagarrilean egingo dan Euskal Kolektibidadeen Nazinoarteko Kongresura joango diran ordezkarien aukeraketea izan zan. San Franciscoko Euskal Kultur Etxearen 21. urteurreneko ekitaldien artean kirolak be aparteko lekua izan eban eta oso ...

Jokin Zaitegi (1906-1979), munduan zehar be euskerearen alde

Bizkaie! 2003-02-15 00:00   Euskaldunak munduan
Euzko Gogoa aldizkariaren berrargitalpen digitala Gipuzkoako Foru Aldundiak egin dau Euzko Gogoaren berrargitarapena. Historian zehar kaleratu ziran 44 zenbakiak ipiniko ditue Interneten osorik. Susa Argitaletxearen egitasmoa dan Literatur Aldizkarien Gordailuan (Ibiñagabeitia Proiektuan) izango dau lekua. Irakurleak testu guztiak eta irudiak faksimilean eskura izango ditu datorren astelehenetik aurrera (zezeilaren 17tik aurrera). Edozelan be, aurrerapen legez, hona hemen zenbaki bi: http://www.armiarma.com/andima/eugo/eugo23/eugo23.htm Koldo Isusi Zuazo

Luciano Basauri berangoztarra, Txileko neurozirujauen artean onenetarikoa

Bizkaie! 2003-02-01 00:00   Euskaldunak munduan
Venezuelako gobernuak, abade euskaldunek zuzendutako unibersidadeari emoten deutson laguntzinoa bertan behera itxi dau oraintsu. Hugo Chavez presidenteren gobernuak, UCAB, Universidad Catolica Andres Bellori emoten deutson laguntzinoa eten egin dau, pasa dan abenduaren 2an hasitako greban parte hartu ebalako. Luis Ugalde, UCABeko errektoreak, laguntzinoa bertan behera ixteko neurriak ikasleei akademiari baino kalte handiagoa egiten deutsela esan eban 'El Nacional' egunkarian. Aitagarria, 2500 ikaslek jasoten dituela dirulaguntzinoak, 'Pensiones Proporcionales' programearen bitartez, bakotxaren maila soziokonomikoa kontuan hartuta. Orain arte, matrikula kostuaren erdia ikasleek ...

Izarrak han, hor eta hemen

Bizkaie! 2003-01-15 00:00   Euskaldunak munduan
Omenaldia egin deutsie Pete Cenarrusari Idahon Orain hilebete, 2002ko abenduaren 16an Pete Cenarrusa estadu idazkariari omenaldia egin eutsien Boisen, Kapitolioko egoitzan. Harrera-ekitaldi publikoan, Idahoko herritarrek eta Cenarrusaren lagunek erretiro zoriontsua opatzeko aukerea izan eben. Cenarrusa eskarmentu handiko gizona dogu politikan, 52 urte inguru egin ditu politikan, ez dira gitxi. 1950ean aukeratu eben lehenengo aldiz estadu ordezkari Blaineko konterrian eta ardura horretan ibili zan bederatzi urtez. Hiru urtean, ganera, Estaduko Ganbarako bozeramailea be izan zan. 1967ko maiatzaren 1ean estadu idazkari izentau ...

Eneko Etxebarrieta, azken lau urteotan munduan zehar pedalkadak emoten ibili dan gasteiztarra

Bizkaie! 2003-01-01 00:00   Euskaldunak munduan
Munduan zehar bizitako pasadizu bereziak Deportazino arriskua Txinan deportazino arriskua bizi izan eban Enekok. Txineraz idatzitako mapa bat oker interpretau eta garapen bideko ingurualde berezi baten sartu zan, atzerritarrentzako sartzea debekatuta egoan lekuan hain zuzen be. Poliziak hurreratu eta atxilotuta eroateko prest egozanean, berbea emon eutsen Enekok Pekinen zain zituala Alderdi Komunistako buruak eta telebistako kamarak eta guzur eder hori entzunda libre itxi eben abenturazale gasteiztarra. Bazkaria Japoniako gizonik indartsuenakaz Shimano fabrika nagusira bisitea egitea otu jakon Enekori (bizikleteari pedalak ...

Euskaldunak zein euskal jatorrikoak martxan

Bizkaie! 2002-12-15 00:00   Euskaldunak munduan
Angel Diaz Silleroren '73 años del Fronton Mexico, cronica de vida del Palacio de la Pelota' liburuaren aurkezpena. 'Gogoratzen naz zelan hasi nintzan ni pelotan jokatzen. Hamairu edo hamalau urte baino ez nituan. Mexikoko Frontoitik hiru kaletara dagoan Puente de Alvaradoko nire auzokide batzukaz alkartu eta zezta zahar eta kautxuzko peloteagaz ibilten ginan. Oso ondo pasetan genduan, primeran, domekatan hamar ordu be emoten genduzan pelota jokuan'. Ordutik, Angel Diaz Sillero zesta punta edo xistera zale amorratua dogu. Habanan jaio zan ...