2002ko Euskal Kooperanteak, Manuel Eguiguren jn.ak herri indigenei dedikau deutse saria
Manuel Eguiguren, 'indigenen gotzaina'
Bizkaie!
Eusko Jaurlaritzeak urtero emoten dauen Euskal Kooperantea Saria Manuel Eguiguren, Beni-ko (Bolivia) gotzain laguntzaileak jaso dau 2002ko edizinoan. Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria izan zan buru apirilaren hasieran egindako sari banaketa ekitaldian eta goraipatu egin eban Manuel Eguiguren, Askapen Teologiaren eta herri indigenen alde makinatxu bat behar egin dauelako. Saria jasokeran, Eguiguren jn.ak Amerika Latinako herri guztiei eskaini eutsen saria, batez be, bostehun urtetan zehar inbasino, esplotazino eta eraso basatiei aurre egiten jakin dabelako. Berbaldian, Beni-ko gotzain laguntzaileak goretsi egin eban 46 miloe indigenek euren kulturea eta ohiturak ez galtzeko egiten daben ahalegina eta jarrera hori eredugarria dala munduko edozein herrirentzat.