Miguel Lopez de Legazpi itsasgizonaren jaiotzearen 5. mendeurrena
1501-1504 bitartean Zumarragan jaio zan Lopez de Legazpi, esploratzaile eta itsasgizon ezaguna. Oso gazterik, 1528an Mexikora joan zan eta arin konkistau eban filipinetako ugartea.
Edozelan be, 1571n Manila fundau edo jaso ebalako da ezaguna Miguel Lopez de Legazpi; hortik aurrera, ekialdearen eta mendebaldearen arteko zubi eta inguruetako merkataritza gune garrantzitsuena bihurtu zan uria, hori bai, Luzon menpean hartzeko eta Manila fundetako sei bat urteko burrukaldi eta gorabeherak izan ziran.
Lopez de Legazpiren jaiotzearen 5. mendeurrenaren harian, datorren zemendiaren 21ean berenberegi atondutako erakusketa ibiltariak ateak zabalduko ditu Donostiako San Telmo Museoan eta 2004an, Manilan eta Mexikon be ikusgai izango da. Horrezaz ganera, 'Lehen globalizatzaile handia XVI. mendean' izenburupean, Miramar Jauregian, nazinoarte mailako kongresua egingo da zemendiaren 17tik 21era bitartean.
Era berean, Lopez de Legazpiren jaioterrian, Zumarragan erakundezko topaketea egingo dabe eta Santanderreko Menendez Pelayo Unibersidadeko udako ikastaroen barruan, jardunaldi bereziak antolatu dabez.
Bizkaie!