Euskaldunok munduan  II. urtea // 24. zenbakia - 2003ko apirilaren 15a

Juan de Garay Fundazinoak euskal kulturearen ganeko online aholkularitza zerbitzua abiarazo dau

http://www.juandegaray.org.ar


Beste alde batetik, Juan de Garay Fundazinoak jakinarazo dau aurtengo apirilaren 16tik maiatzaren 5era bitartean, Buenos Aireseko Liburuaren Nazinoarteko Ferian parte hartuko dauela. Feria horretan, 'Euskal ezarkuntza edo asentamentuak Argentinan, 1580-1810' bildumako seigarren liburua aurkeztuko dabe; liburu barri hau Salto probintziako kontuen ganekoa da.

Juan de Garay, Euskal-Argentinar Fundazinoak Aitor Pescador historialariaren lankidetzeagaz batera, euskal historia eta kulturearen ganeko zalantzak argitzeko online aholkularitza zerbitzua preparau dau. Iruñeko bulegotik, Aitor Pescador jn.ak e-mail bidez emongo deutse erantzuna munduko edozein bazterretik jasotako galdera edo zalantzei. Horretarako, beharrezkoa izango da Fundazioaren web orrira joatea, hau da, http://www.juandegaray.org.ar eta bertan topauko dozuen galde-sorta zehatz-mehatz betetea. Erantzuna astebeteko epean jasoko dozue.