Euskaldunok munduan  II. urtea // 27. zenbakia - 2003ko bagilaren 1a

Dave Berriochoa, euskal jatorriko Ipar Ameriketako diseinatzailearen beharrak salgai AEBetan

Negozio hutsa ala Euskadiren izena eta izana munduan zabaltzeko bidea?


Esandako moduan, euskal gaiak zein Iparameriketakoak erabili ditu diseinuetarako eta, beraz, Euskadiko ikurrinea, AEBetako banderea edo lauburua agiri dira diseinurik gehienetan. Dana dala, uda sasoian eta, oro har, urte osoan zehar AEBetan egiten dituen pic-nic horreek jatekoagaz eta edatekoagaz eta euskal ospakizunakaz buztartzen ditue eta euskaldunak jatun onak dirala jakinik, txorizoaren irudiak be agiri dira lehen aitatutako erropa eta tresnetan.

David V. Berriochoa 25 urteko gaztea da eta bere aititak, bizimodu hobearen bila, Euskal Herritik alde egin eta Idahon ezarri eban bizilekua. Gaur egun, zabal dabil abizen hori bai Idahon eta bai inguruko estaduetan. Ogibidez industri-diseinatzailea da David eta oraintsu abiarazo dauen euskal gaiez hornidutako diseinuen Internet bidezko salmentea beste esperientzia bat eta apostu personala dala adierazo dau.

Bizkaie!


David V. Berriochoa Iparamerikar diseinatzaile gazteak zenbait produktu sortu eta merkaturatu ditu AEBetan Internet bidez. Diseinuetarako euskal gaiak erabili ditu gehienbat eta, beraz, zenbait logo, ikurrina, lauburu eta bestelakoak erantsi ditu kamiseta, praka, jerse, tanga, slip, boltsa, plater, katilu, edalontzi, amantal, posta-txartel eta enparauetan. Pasa dan maiatzaren 10etik eskuragai dagoz Sarean ondoko helbideotan: www.cafeshops.com/americanbasque eta www.cafeshops.com/bigchorizogear.