Euskaldunok munduan  II. urtea // 24. zenbakia - 2003ko apirilaren 15a

Datorren hilean zabalduko ditu ateak Mendoza Euskal Etxeak


Bizkaie!

Argentinako Mendozako Denak Bat Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzak oraintsu jakinarazo dau maiatzaren 4an egingo dabela egoitza barriaren inaugurazino ekitaldia. Okasinorako hainbat ekitaldi preparau ditue eta ahalik eta jente gehien hurreratzea da euren asmoa; horretarako, Argentinar Errepublikako ganerako Euskal Etxeetako ordezkari eta bazkideei gonbidapena luzatu jake. Egun seinalatu horretan, besteak beste, mus eta pelota txapelketak, eskualdeko ardaoen dastaketea, musikea eta dantzak be ez dira faltako.