Euskal Etxe barria Parisen
Kontua da ze proiektu hau aurrera ataratea benetan karua dala eta Pariseko Euskal Etxeko arduradunak, Rober Lamerens Burua eta Pablo Jose Ariztondo Zuzendaria Ipar eta Hego Euskal Herriko ordezkariakaz batzartu dira egunotan finantziazino aukerak aztertzeko (Baionako Gotzaina, Pirinio Atlantikoko Kontseilu Nagusiko Burua, Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria, Miguel Sanz, Nafarroako Burua...).
Bizkaie!
Gero eta gitxiago falta da Pariseko Euskal Etxe barriak ateak zabaltzeko. Inaugurazinoa urriaren 4rako iragarrita dago. Pariseko iparraldean, Saint Ouen auzoan dagozan instalazino barriak atontzen urtebete inguru egin dabe eta dana prest dago.
Atzera salto eginaz, Piarres Charriton, Baionako abadearen laguntzinoagaz, berrogeita hamargarren hamarkadan, iparraldeko ikasle eta behargin talde batek sortu eban Maison Basque. Asmoak Parisera heltzen ziran euskaldunei harrera egitea eta integrazinoa erraztea ziran. Gogoan hartzekoa da, hasieran Sorbona Unibersidadean eta Saint Severin parrokian alkartzen zirala baina laster erabagi eben egoitza bat erostea.
1955eko urriaren 18tik Duban kaleko labanderia zahar bat izandako lekuan egon da Euskal Etxea baina, esandako moduan, laster Pariseko iparraldean, 18. Distritoan zabalduko ditu ateak egoitza barriak: Saint Ouen-en, Gabriel Peri Etorbideko 59. zenbakian.
Barrikuntzak
- Musika, dantza, zine edo antzerki jaialdietarako 500 lagunentzako lekua daukan aretoa.
- Alde gastronomikoa ahaztu barik, berrehun lagun ingururentzako jantokia.
- Egoitza barrian, zaharrean baino lo egiteko leku gehiago egongo da (lehen 16 ohe egozan eta orain, barriz, 22). Horrezaz ganera, ostatu edo babesleku solidarioa sortzeko asmoagaz dabilz eta, era horretara, beste 19 ohe egongo litzatekez, batez be, Parisera joaten diran koru, abesbatz zein dantza taldeei harrerea egiteko. Pariseko Euskal Etxeak kultur egitarau potoloa preparetan dau urtean zehar eta aitagarria Etxearen lokaletan kultur eta kirol arloko zortzi alkarteri lekua egiten jakela.
- Hartu-emonak euskal jatorriko enpresario eta profesionalakaz, era horretara, Parisera heldu barrien gizarteratzea errazteko.