Kalifornia, New York eta Erroman zehar

Bizkaie! 2002-12-01 00:00   Euskaldunak munduan
Euskal musikariak munduan Aukera txikienak aprobetxauta, Europara salto egiten daben euskal musikarien zerrendea gero eta luzeagoa da zorionez, oraingoz zerrenda hori luzeegia ez bada be (Mikel Urdangarin, Su Ta Gar, Oreka Tx...); edozelan be, atlantiko itsasoa zeharkatu eta Amerikako kontinentean edo urrunago, berbarako Japonian euren musikea eskaintzen dabenak gitxi batzuk baino ez dira: Kepa Junkera, Joseba Tapia eta Xabier Berasaluze, Alaitz eta Maider, Fermin Muguruza... Orain denpora asko ez dala, AEBetan zehar Kepa Junkera bilbotarrak emondako kontzertuen ganean egin genduan ...

Euskal kirolariak munduan

Bizkaie! 2002-11-15 00:00   Euskaldunak munduan
Josune Bereziartu (eskalatzailea) Emakume honen mugea non dagoan jakitea ez da erraza, baina lurtarra izanda, mugatik hur egongo dalakoan gagoz. Hogeita bederatzi urteko lazkaotarra munduko emakume eskalatzailerik onena da, Liz Sanzoz frantziarraren eta Marietta Udhen alemaniarraren aurretik eta gizonezko eskalatzaile asko baino maila handiagoa erakusten dabil munduan zehar. Oraintsu, Suitzan 9a zailtasuneko 'Bain du Sang' izeneko bidea kateatu dau hirugarren ahaleginean, eta berak pentsetan ebana baino errazago. Bereziartu bide hau egiten dauen munduko seigarren eskalatzailea da. Edozelan be, lehenago be ...

Kanadako Newfoundlandeko (Ternuako) lagunak Euskal Herrian

Bizkaie! 2002-11-01 00:00   Euskaldunak munduan
Ternuaren eta bertako arrantza jarduerearen ganean sakontzeko nahitaezkoak: - Red Bay-ko (XVI. gizaldiko euskal itsasgizonen Buttus zaharra) Euskal Museoa. - Derrigor bisitau beharrekoak: Saint John's, Ternuako uriburua, Norris Point, Gros Morne Parke Nazionala, Viking Trail, Plum Point, Port-au-Choix... - Selma Huxley Barkham historialariak idatzi eta zuzendutako 'Itsasoa. Los Vascos en el marco del Atlántico Norte, siglos XVI y XVII' (Donostia, 1987) eta 'The Basque Coast of Newfoundland' (Saint John's, 1989). Bizkaie! / Henrike Knörr, EHUko katedratikoa eta Euskaltzaindiako Buruordea

Euskaldunak Argentinan

Bizkaie! 2002-10-15 00:00   Euskaldunak munduan
- 1877an, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak foruak indarrik barik ixten zituan garagarrilaren 21eko legeari erantzun guran, Buenos Aireseko euskal herritarrek Laurac Bat alkartea sortu eben. Alkartearen helburuak honakoak ziran: Argentinako euskaldun behartsuei laguntzinoa eskaintzea eta pobreak eta elbarrituak laguntzea, Europarako bidaia erraztuz. Jakina, euskal kulturea zabaltzea be helburu garrantzitsua zan eta 1878an 'Laurak Bat' aldizkaria jaio zan; lehenengo euskal jaia antolatu eta 'La Euskarina' izeneko orfeoi-orkestrea osotu zan. Kontuak kontu, 1877an Buenos Aireseko Cangallo kaleko 410 zenbakian, 'Milan' kafetegian hamahiru gazte ...

Euskaldunak kolonizatzaile eta konkistatzaile

Bizkaie! 2002-10-01 00:00   Euskaldunak munduan
Gai honen harian, Lascurain ikertzaile mexikarrak ondokoa baieztatzen dau: 'Hernan Cortes eta beronen senideen inguruko talde extremadurar-andaluziarra kenduta, Mexikoren bizitza kolonialeko hasikerako urteetan espedizino kolektiboan heldutako talderik jentetsuena eta eraginkorrena euskaldunek osotutakoa zan, bape duda barik.' Koldo Isusi Zuazo

Gaztemundu eta dantzea bat eginda

Bizkaie! 2002-09-15 00:00   Euskaldunak munduan
Gaztemundu 2002 (Euskal Diasporearen Jaia) Gorago azaldutako moduan, aurten euskal etxeetako dantza taldeak eta dantzea izango dira protagonista Gaztemundu Programan eta, jakina, aitatutako ekitaldiakaz batera, dantza saioak be ez dira faltako. Horreetariko bat Bilboko Kafe Antzokian izango da irailaren 17an, martitzenean, arratsaldeko 20:30etan. Dantza-piko saioa antolatu dabe Batbiru taldeagaz batera.

'Euskal Herrirantz'

Bizkaie! 2002-09-15 00:00   Euskaldunak munduan
Onuradunak 'Euskal Herrirantz' programea Argentina eta Venezuelako gazteei zuzendu jake oraingo honetan, eta lanbide hezkuntzan eta behar munduan sartzeko proiektuan parte hartu ahal izateko nahitaezkoa izango da ondoko baldintzak betetea: Espainiako edo Europako Batasuneko herrialde bateko uritartasuna izatea, 18 eta 35 urte bitartekoa izatea, Espainiako hezkuntza sistemearen arabera, batxiler tituluaren homologazinoa lortzeko modua izatea eta, azkenik, bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan finkatzea. Jasotako hautagaitza guztiak zehatz aztertu ondoren, Eusko Jaurlaritzako teknikariek egingo dabe aukeraketea. Gauzak holan dirala, aukeratutako lagunak beharrean hasiko ...

Goizeder Azua Barrios: Venezuelako Miss izentau barria

Bizkaie! 2002-09-15 00:00   Euskaldunak munduan
Missak be protestan Igaz Agbani Darego nigeriarra aukeratu eben Munduko Miss eta, beraz, aurtengo Miss aukeraketea Nigerian egitekotan dagoz zemendiaren 30ean. Edozelan be, Nigeriako emakumeen oinarrizko giza eskubideak urratzen dirala ikusita, Frantzia, Belgika, Norvegia eta Danimarkako missak uko egin deutsie 2002ko Munduko Miss Txapelketeari eta antolatzaileak lekua aldatzea aztertzen dabilz. Gogoratu, Amina Lawal, 30 urteko nigeriarrari heriotza-zigorra ezarri eutsiela joan dan martiaren 30ean. Nigeriako gaztea umedun geratu zan dibortzioa lortu ostean eta orain, barriz, lapidazino bidez edo harrika hilteko sententzia ...

'Demokrazia dolu-aldian' eta 'Espainian delitua da isilik egotea'

Bizkaie! 2002-09-01 00:00   Euskaldunak munduan
Demokrazia dolu-aldian Espainiako gobernuaren epai-besoak, Baltasar Garzon epaileak Batasuna euskal alderdi politikoaren jardueren etena xedatu dau. Erabagi hau bat dator eskuineko PP alderdiko espainiako gobernuko presidenteak gidatutako eraso politiko mediatikoagaz. Aznarren gobernuak Batasuna legez kanpo ixteko asmoagaz alderdi politikoen lege barria jarri dau indarrean. Lege barriagaz bidezkoa da alderdi politikoak ilegalizetea alderdien ekintza eta adierazpenak delitu ez diranean be. Ideiak zigortzea, intoleranteen betiko helburua gauzatu egin da gaur egun espainiako erresuman. Aznarren jarraitzaileentzat Batasunaren eta ETA erakunde armatuaren ideologia bardin ...

'Allent', itsasoaz bestalde

Bizkaie! 2002-08-15 00:00   Euskaldunak munduan
Euskaldunak munduan: Cristobal Colonek euskaldunen laguntzinoagaz deskubridu eban Amerika Cristobal Colonek Amerikarako bidaian eroan zituan hiru karabelen izenak ikasi genduzan eskolan askok eta askok, baina inork ez euskun esan karabelotan euskaldunek be zeresana izan ebela. Santa Maria karabelako kapitaina euskalduna zan, Juan Vizcaino hain zuzen be, eta jakina, itsasontzi horretan barruko gizonik gehienak euskaldunak ziran; horrezaz ganera, Colonen beste ontzi batek, Niña izenekoak be euskal marinel asko eroan zituan Ameriketara. Bestalde, europarrek Ameriketan sortu eben lehenengo urian be euskaldunak egon ...

Kepa Junkera izar bilbotarra AEBetan zehar

Bizkaie! 2002-08-15 00:00   Euskaldunak munduan
Munduko musikaririk onenen artean Azken urteotan, Kepa Junkeraren musika ibilbideak nazinoartearen onespena lortu dau. 1998ko maiatzean kaleratu eban 'Bilbao 00:00' diskoagaz, 15 urtetik gorako musika ibilbidea aintzat hartzea lortu eban; musika arloko kritika adituek aitatutako disko hori World Music ataleko albumik onenen artean jarri eben, eta nazinoarteko jaialdirik ospetsuenetan, antzokirik entzutetsuenetan eta eszenatokirik garrantzitsuenetan erakutsi eban: Madril, Bartzelona, Valentzia, Donostia, Sevilla, Vigo, Londres, Seattle, Palermo, Stockholm, Amsterdam, Zurich, Lisboa, Hamburg, Bonn, Brusela... Gorago aitatutakoez ganera, beren beregi azpimarratu gura ...

Uda sasoian euskal giro aparta AEBetako bihotzean

Bizkaie! 2002-08-01 00:00   Euskaldunak munduan
Goikoetxearen esanetan, ikusleen erdiak-edo euskal amerikarrak eta euren familiakoak ziran; ganerakoak estadubatuar ez-euskaldunak ziran, baina euskal kulturaz eta, orobat, kulturaz interesatuak. Izan be, Goikoetxeak dinoanez, 'jatorri eta nazionalidade askotako herritarrak sortutakoa da Rock Springs, eta harro gagoz horretaz. Euskaldunok be lagundu dogu Rock Springs sortzen, eta ikurrinea ganerako herrietakoakaz batera ikusi daiteke hemengo kaleetan'. Alkartasuna Basque Club horren adierazle dala eta zeregin edo behar horregaz jarraitzeko asmoa dauela ziurtatu dau Goikoetxeak: 'Hemengoari uko egin barik, geure kultureari eutsi gura deutsagu ...

Txileko ikastolea martxan

Bizkaie! 2002-08-01 00:00   Euskaldunak munduan
Ana Usabiaga da antolaketan guztia kudeatzen dabilena. Usabiaga Euskal Herritik joandako irakasle gipuzkoarra da eta ekimenaren ganeko zehaztasunen artean, bakarra azpimarratu dau: 'mailarik altueneko hezkuntz eskaintzea izango da Ikastolea'. Ana Usabiaga ilusino handiagaz joan da Txilera erronkeari aurre egiteko. Eusko Jaurlaritzeak, Ikastolen Elkarteak, Txileko Euskadiko Elkargoak eta Txileko Eusko-Etxeak babesten dabe egitasmoa. Hasikeran, haurtzaindegia baino ez da izango, eta euskeraz heziko dabez 0-3 urte bitarteko umeak. Halan da be, ez dira beste hizkuntzak baztertuko eta ingeles eta gaztelaniako irakasleak be ...

Euskal Herria eta Sahara bat eginda

Bizkaie! 2002-07-15 00:00   Euskaldunak munduan
Kontuak kontu, harrigarria be bada, 27 urte geroago, Mendebaldeko Sahararako herritarrak bizirik egotea. Mendebaldeko Sahara auzitan dagoan lurraldea da, lurraldearen ganeko subiranotasuna zehazteko erreferenduma egiten ez dan bitartean, Mendebaldeko Saharak ez dauka legebidezko jaberik; behin-behinekotasuna da nagusi eta, gauzak holan dirala, Tindoufeko hammadan, urritasunean eta behin-behineko egoera horretan 200.000 saharar bizi dira, eta beste 30 mila inguru nomada legez. Lehen esandako moduan, kanpoko laguntzinoa behar-beharrezkoa da. Zorionez, barruko egitura onari esker, ondasun urriak eta kanpoko laguntzinoa barrutik banatuta dagoz ...

Euskaldunak Ekuadorren

Bizkaie! 2002-07-01 00:00   Euskaldunak munduan
- Ekuadorreko Los Rios probintziako Palenque Kantoiaren ganeko web orria: www.iglesiapalenque.org.ec - Palenqueko Lagunak Aldizkaria: www.zinemaker.com/palenque

Gaztemundu 2002

Bizkaie! 2002-06-15 00:00   Euskaldunak munduan