Txilen bizi dan euskaldun bati emon deutsie Arrasateko Unibersidadeko lehenengo doktore titulua
Pedro Narvarte Arregi txiletarrak egin dau lehenengo doktore tesia Arrasateko Unibersidadean. Joandako bagilaren 6an defendidu eban tesia Narvartek epaimahaiaren aurrean, Euskadiko Unibersidaderik zaharreneko, hau da, Oñatiko Unibersidadeko Aula Magnan.
Narvarte Arregiren aitita oñatiarra zan arren, Txilen jaio eta bizi da Pedro. Ikasketak be han egin ditu, Txileko unibersidaderik onenetarikoan, baina tesia bere herritik eta familiagandik urrun amaitu behar izan dau. Tesiaren izen potoloa honakoa da: 'Estudio de la organización cooperativa como un sistema viable: la experiencia Mondragon como una referencia estrategica para el desarrollo del sector en Chile'.
Pedro Narvarte Santiagoko Eusko Etxeko kidea da eta dantza irakaslea izan da han urte askotan. Horrezaz ganera, Eusko Etxeko zuzendaritzan ibilitakoa be bada.
eitb.com