Uda sasoian euskal giro aparta AEBetako bihotzean
Goikoetxearen esanetan, ikusleen erdiak-edo euskal amerikarrak eta euren familiakoak ziran; ganerakoak estadubatuar ez-euskaldunak ziran, baina euskal kulturaz eta, orobat, kulturaz interesatuak. Izan be, Goikoetxeak dinoanez, 'jatorri eta nazionalidade askotako herritarrak sortutakoa da Rock Springs, eta harro gagoz horretaz. Euskaldunok be lagundu dogu Rock Springs sortzen, eta ikurrinea ganerako herrietakoakaz batera ikusi daiteke hemengo kaleetan'.
Alkartasuna Basque Club horren adierazle dala eta zeregin edo behar horregaz jarraitzeko asmoa dauela ziurtatu dau Goikoetxeak: 'Hemengoari uko egin barik, geure kultureari eutsi gura deutsagu, orain arteko moduan jarraitu gura dogu eta horregaitik antolatzen doguz Kultura Jaialdia eta antzekoak urtean zehar. Ahalik eta jente gehien erakartea eta geugaz batera ikasi eta ondo pasetea da egiten dogun ahaleginaren ordainik eta onena. Jentearen erantzuna eta aurtengo arrakastea ikusita, pozarren gagoz gure ganerako ekintzakaz jarraitzeko eta datorren urtean be Kultura Jaia barriro preparetako'.
eitb.com
Azken urteotan, Ipar Ameriketan euskal doinuak, dantzak, bertsoak eta Euskal Herriko kulturearen usaineko bestelako ekitaldi batzuk ikustea ez da arraroa, batez be, estadu eta herri jakin batzuetan; horren erakusgarri, Ameriketako Estadu Batuen (AEB) bihotzean, Wyoming-eko Rock Springs herrian, Kultura Eguna ospatu eben orain egun batzuk, hango Alkartasuna Basque Club-ek antolatuta.
'Euskal Herriko eta hemengo euskaldunak zer garan azaldu eta gure ohitura eta moldeak ezagutuarazo eta sustatzeko jardunaldi berezia' izan zan Kultura Eguna, Alkartasunako buru Martin Goikoetxeak esan deuskunez. Euskal Herritik hara joandako ordezkariak, Xabier Euzkitze bertsolaria eta telebistako aurkezlea eta Alboka taldea izan ziran.
Ez da lehenengo aldia Rock Springsen Kultura Eguna egiten dabena, baina aurtengo ekitaldia berezia izan da: 'Erronka edo apustu ederra izan da. Sei ordutik gorako ekitaldia zan, eta bostehun ikusle batu doguz, hogei mila biztanleko herri baten; sano gagoz pozik, jenteak ezin hobeto erantzun deutsolako gure deiari, eta horrek ganera indarra emoten deusku aurrera begira gauza gehiago antolatzen jarraitzeko'.
Kultura Jaia, Basque Cultural Festival izenagaz eratu da jaialdia eta hirugarren urtez antolatu dabe aurten. Musika eta dantza emonaldiak eta horreekaz batera hitzaldi eta kultur erakustaldiak zenbat-gura izan dira. Zapatu arratsaldeko 17:00etan hasi zan jaialdia. Xabier Euzkitzek Alboka taldeak lagunduta eskaini eban bere emonaldia, eta gero, Alboka musika taldeak aparteko ikuskizuna emon eban.
Musikaldiaren ostean, 'euskal estiloko' afariagaz batera, John Ysursa Kaliforniako San Diego State Universityko irakaslearen jarduna entzun eben hara hurreratu ziran guztiek; Ysursa jaunak, oro har, euskaldunen eta euren kulturearen ganean egin eban berba eta bertsolaritzeari arreta berezia eskaini eutson, besteak beste, Euzkitze bertan egoala aprobetxauta. Kontuak kontu, aurretiaz pentsau barik, afaria bertso-afari bilakatu zan. Ysursa aurkezle edo gai-jartzaile beharretan jarri eta Martin Goikoetxeak eta Euzkitzek bota zituen bertsoak.
Dantza arloan, Boise-ko (Idaho) Oinkari dantza taldeak eskaini eban emonaldia. Kultura Egunera batutakoek, beraz, lehenengo euskal dantzak ikusi, eta gero dantzeari ekin eutsien. Horretarako, Alboka taldea izan eben lagun.