Norbert Tauer (Pilsen, 1898-Praga, 1983) euskaltzale txekiarraren gutunen fondoa jaso dau Eusko Ikaskuntzak
2003-11-01 00:00 Euskaldunak munduan
1955ean Euskaltzaindian sartu zan. Zenbait urte geroago, Euskaltzaleak euskaraz idatzitako gutunen lehiaketan saritu eben eta 1962an Ekin argitaletxeak horreen antologia argitaratu eban "Bere idazkiak" izenburukoa. Bizitzan zehar, hainbat euskal aldizkaritan kolaboratzaile izan zan.
Bizkaie!
Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak Munduteguy eta Odriozola nabigatzaileak babestuko ditu "Jacques Vabre" estropadan
2003-11-01 00:00 Euskaldunak munduan
Bizkaie!
Eduardo Chillidaren obrak lehenengoz Errusian eta Ingalaterran
2003-10-15 00:00 Euskaldunak munduanBizkaie!
Euskal Gobernuak 65.000 euro bideratu ditu diasporako euskaldunei laguntzeko
2003-10-15 00:00 Euskaldunak munduanDekretuan zehatz adierazitako baldintzak beteten dabezan lagunek Euskal Etxeetara jo beharko dabe eskabideen konbalidazinoa eta tramitazinoa bideratzeko. Euskal Etxeetako bazkideak euren zentruetara jo beharko dabe informazino eske eta eskabideak aurkezteko eta Euskal Etxeetako bazkide ez diran Euskal Kolektibidadeetako kideaek euren lurralde edo eskualdeko hurren daben Euskal Etxera joango dira. Lurraldean edo eskualdean Euskal Etxerik ez daben lagunek, ostera, herrialdeko beste edozein Euskal Etxetara joatea, beste erremediorik ez dabe izango.
Bizkaie!
Txileko idazleen berpizkundea
2003-10-01 00:00 Euskaldunak munduanCarlos Aldunate eta Leonel Lienlafek "Voces Mapuches" liburua argitaratu dabe alkarregaz
Carlos Aldunate abokatu eta arkeologo nafarrak 'Voces Mapuches' liburu elebiduna argitaratu dau Leonel Lienlafen laguntzinoagaz. Liburu honetan mapuche herriaren mundua azaltzen da bi hizkuntzatan, gaztelaniaz eta mapudungun hizkuntzaz, bere biztanleen testigantza, olerki eta kontuekaz.
Adunatek, Txileko Kolonaurreko Arte Museoaren zuzendariak, herri hori ezagutzeko kanpoko ikuspuntu akademikotik aldendu eta mapuche munduko errealidadeari lekua ixteko ideia azpimarratu eban.
"Ikasketa antropologikoetan, normala da herri honeek adituek deskribidutea baina oso ondo trebatuta egon ...
Mercedes Mendive akordeoilariaren lehen diskoa laster AEBetan salgai
2003-09-15 00:00 Euskaldunak munduanDiskoaren aurkezpen kontzertuekaz jarraituz, zemendiaren 1ean Gardnervillen, St. Galls Community Center-en eskainiko dauena nabarmendu behar da. Carson Valley-ko Merkataritza Ganbararen ekinbidez antolatutako kontzertua izango da.
Bizkaie!
Argentinatik bueltan
2003-09-15 00:00 Euskaldunak munduanMartxan dagoeneko Artaburu Euskaltzale Alkartea
Orain hiru bat hilabete abiarazo eben Mar de Platako Denak Bat Euskal Etxean. Helburua argia da: euskerearen inguruan ahalik eta jente gehien batzea, Euskal Etxeko kideak zein interesautako guztiak.
Orain urte batzuk, 70. hamarkadearen hasieran, 73an gitxi gorabehera, euskerazko lehenengo ikastaroak emon ebezan Mar de Platan. Juan Ignacio Landeta 'Artaburu' bizkaitarra hasi zan zeregin horretan eta, orain, euskera ikastaroen 30. urteurrenean, lehenengo irakaslea omendu gurean, urteotan egindako beharra saritu gurean, gaur egungo maisu eta ikasleek ...
Ainhoa Arteta sopranoa eta Martin Ugalde idazlea 2002ko Euskaldun Unibersal
2003-09-15 00:00 Euskaldunak munduan
Aurkezpen larregirik ez dabe behar gipuzkoar bi honeek baina badaezpada, hona hemen jakingarri batzuk:
Ainhoa Arteta, munduan zehar ezaguna dan sopranoa Tolosan jaio zan 1964ko irailaren 24an.
Bost urtegaz Maria Callasen disko bat entzun ebanean sortu jakon musikarako garra. Geroago, aitak Tolosan sortutako koruan hasi zan kantari.
Donostiako konserbatorioan ikasketak egin ostean, 18 urtegaz Italiara egin eban salto kantu ikasketak egiteko. Pavarottiren maisuagaz ibili zan. 1987an, Aldundiaren beka bati esker, New Yorkera joan zan interpretazino ikasketak egiten. Pare bat urte ...
'The Last Link': Pete Camino artzainaren historia kontetan dauen filma
2003-09-01 00:00 Euskaldunak munduanNancy Zubiri kazetariak 'A Travel Guide To Basque America' liburu-gida eguneratzeari ekin deutso
2003-09-01 00:00 Euskaldunak munduan
Atal barriak eta datu gehiago
Nancy Zubiri oso pozik dago Nevadako Unibersidadearen aginduagaz eta bete-betean dabil ikerketa beharrean ahalik eta gida osotuena atarateko. Zubiri and.ak iragarri dauenez, euskal koloniaren jatetxe, jarduera eta ospakizunen eguneratzeaz ganera, gida barriaren nobedadeetako bat Internet Sareari buruzko atala izango da, bere esanetan, Sareak eragin sakona eta positiboa izan dauelako euskal diasporan.
Nancy Zubirik adierazo dauenez, 'A Travel Guide To Basque America' liburu-gida gaztelaniaz eta euskeraz argitaratzea ameseta gozoa izango litzateke; Zubiri and.aren esanetan ...
'Jean Pierre Goytino eta Californiako Eskual Herria'
2003-08-15 00:00 Euskaldunak munduanXipri Arbelbide
Heletan, Nafarroa Beherean sortua da 1934an. Teologian lizentziatua, 1960an abadetu zan. Hamabi urtez Afrikako Boli Kostan misiolari ibili ostean, Pariseko Ecoel des Hautes Etudes en Sciences Socialeseko diplomea eskuratu eban. Baionako Gure Irratiaren sortzaileetako bat izan zan eta bertan ibili zan beharrean 1982tik 96ra bitartean. Herria astekarian hasi zan euskeraz idazten eta dagoeneko hamabost bat liburu daukaz argitaratuta euskeraz eta frantseseraz. 1987tik Euskaltzain urgazlea da.
Bizkaie!
'Aurrera goaz': Euskal Gizataldeen III. Kongresua
2003-08-01 00:00 Euskaldunak munduan
Labur-labur, hona hemen 'Aurrera goaz' Kongresuko parte hartzaileetako batzuen gogoeta edo adierazpenak:
Euskal Gizataldeen III. Mundu Batzarraren lehenengo egunean euskal diasporaz orain arte egindako artxibo potoloena eta osotuena aurkeztu eben: Urazandi Bildumea, mundu osoko 20 adituk landutako 15 liburukiz eta DVD batez osotua. Bertan, besteak beste, La Vasconia argitalpenaren edo erbesteko Eusko Jaurlaritzeak Mexikon eukan ordezkariaren, Alberto Azuaren artxiboaren edukiak dagoz.
- Iñaki Azua (Alberto Azuaren semea): 'Euskal Herria gaur egun modernidade eta lehiakortasunean dabil eta hori ez zan posible izango ...
Gonzalo J. Auza: 'euskal jatorrikoak 3 miloe eta erdi inguru gara Argentinan'
2003-07-15 00:00 Euskaldunak munduan
5. Argentinako Euskal Etxeen Federazinoaren (FEVA) barruan dago 1983an jaiotako Juan de Garay Fundazinoa. Zeintzuk dira zuen egitekoak eta lan jarduerak?
Fundazinoa Euskal Etxeen jarduerea osotzeko asmoagaz sortu zan. Gizarte gaiak, dantzak, gastronomia, aisialdia eta beste arlo batzuen osogarri, ikuspegi akademikoan, ikerketan, euskal kulturearen zabalkundean sakontzea zan asmoa. Azken urteotan, ikerketa genealogikoak, historikoak egin doguz eta dibulgazinoaren arloan, berbaldiak emoten eta Interneten eduki asko sartzen gabilz, beti be, etorkizunean euskal kulturea zabaltzeko asmoagaz.
6. 'Los Vascos en la Argentina' genealogia ...
Begoña Plazak 'Gernika lives' dokumentala aurkeztu dau
2003-07-01 00:00 Euskaldunak munduan
Hortik aurrera, Begoña Plazak antzerki klasikoa landu dau National Shakespeare Company ospetsuan eta Austrian Theatre Company-gaz be zenbait lanetan parte hartu dau. Zine arloan, Walter Hill, Clint Easywod, Oliver Stone, Tim Hunter, Klaus Kinsky, Chuck Norris, Eddie Murphy edota Nick Noltre lako aktoreakaz batera egin dau behar, gehienetan bigarren mailako papeletan baina 'Delta Force II' edo 'Maid to order' lako filmeetan protagonistakide izan da.
Beste alde batetik, Begoña Plazak ez dau ahaztu bere euskal jatorria eta, horren harian, pare bat ...
Latinoamerikako euskal gizataldeetako gazteen formazinorako laguntzino-programea martxan
2003-07-01 00:00 Euskaldunak munduan
Laguntzinoak jasoteko nahitaezko baldintzak honakoak dira:
- Atzerrian bizi eta euskalduna izatea edo euskal jatorrikoa izanik, espainiar naziotasunekoa izatea.
- Aintzat hartutako euskal etxeren bateko kide izatea.
- Deialdia egin aurretik 18 urtetik gorakoa izatea eta 40 urte baino gazteagoa.
- Prozedura zigortzaileetan eta/edo epai-prozeduretan nahastauta ez egotea.
- Euskal Etxeetako bazkideen kasuan, derrigorrezkoa izango da gitxienez urtebeteko antzinatasuna.
Eskabideak ondoko helbidera bialdu behar dira:
Kanpo Hartu-emonetarako Idazkaritza Orokorra
Lehendakaritza
Navarra, 2
01007 Gasteiz
Eskabideak aurkezteko epea 2003ko garagarrilaren 28an, eguerdiko 12:00etan amaituko ...
Dave Bieterrek bere hautagaitzea aurkeztu dau Boiseko alkatetzarako
2003-06-15 00:00 Euskaldunak munduanCaracasen oraintsu hil da Fernando Carranza, Venezuelan Eusko Jaurlaritzako ordezkaria izandakoa
2003-06-15 00:00 Euskaldunak munduan
Gaiaren harian, Venezuelako euskaldunak eta Euskadin bizi diran venezuelarrak bagilaren 28an alkartuko dira Galdakaoko Elexalde Auzoan
Urteroko hitzordua da eta, aurten be, urte barruan hildakoak (azkena, Fernando Carranza) gogoratzeko eguerdiko 13:00etan hasiko dan mezeagaz hasiko dira ekitaldiak. Ondoren, 14:30etarako bazkaria preparau dabe Elexalde Sagardotegian. Izena emoteko edo informazino gehiagorako, hona hemen telefono zenbakia: 653-015813.
Bizkaie!
Euskaldunak Louisianan AEBetara batu baino lehen
2003-06-01 00:00 Euskaldunak munduan
Goitia jn.ak adierazo dauenez, Nueva Orleanseko portuko antxinako sarrera liburuetan ezagunak egiten jakuzan izenak agiri dira, besteak beste, Eugenain, Boblez, Arrio, Goyarte, Maza edo Oizu. Horrezaz ganera, Hondarribiko Agustin de Cutanda-Hortz eta Elena Agapita De Bassa-Langia senar-emazteak, Baionako Lorenzo De Meliandez-Latapie, Azkaineko Felix Monseguren-Naguilla eta askosaz gehiagok argi erakusten dabe euskaldun ugari sartzen zala portu horretatik.
Louisiana zein inguruko estaduetako euskaldunentzako hitzordua: bagilaren 7an, Metairieko San Frantzizko Jabier Eleizan (444 Old Metairie Road).
Bizkaie!
Dave Berriochoa, euskal jatorriko Ipar Ameriketako diseinatzailearen beharrak salgai AEBetan
2003-06-01 00:00 Euskaldunak munduan
Esandako moduan, euskal gaiak zein Iparameriketakoak erabili ditu diseinuetarako eta, beraz, Euskadiko ikurrinea, AEBetako banderea edo lauburua agiri dira diseinurik gehienetan. Dana dala, uda sasoian eta, oro har, urte osoan zehar AEBetan egiten dituen pic-nic horreek jatekoagaz eta edatekoagaz eta euskal ospakizunakaz buztartzen ditue eta euskaldunak jatun onak dirala jakinik, txorizoaren irudiak be agiri dira lehen aitatutako erropa eta tresnetan.
David V. Berriochoa 25 urteko gaztea da eta bere aititak, bizimodu hobearen bila, Euskal Herritik alde egin eta Idahon ezarri ...