Begoña Plazak 'Gernika lives' dokumentala aurkeztu dau
Hortik aurrera, Begoña Plazak antzerki klasikoa landu dau National Shakespeare Company ospetsuan eta Austrian Theatre Company-gaz be zenbait lanetan parte hartu dau. Zine arloan, Walter Hill, Clint Easywod, Oliver Stone, Tim Hunter, Klaus Kinsky, Chuck Norris, Eddie Murphy edota Nick Noltre lako aktoreakaz batera egin dau behar, gehienetan bigarren mailako papeletan baina 'Delta Force II' edo 'Maid to order' lako filmeetan protagonistakide izan da.
Beste alde batetik, Begoña Plazak ez dau ahaztu bere euskal jatorria eta, horren harian, pare bat behar azpimarrauko geunkez: 'Gernika lives' eta 'The real Gernika' dokumentalak.
Bizkaie!
www.euskalfundazioa.org
Euskal jatorriko Begoña Plaza zinegileak oraintsu aurkeztu dau 'Gernika lives', 1937an alemaniarrek Gernikan egindako bonbardaketaren ganeko dokumentala; aurkezpen ekitaldia New Yorkeko Eusko Etxean izan da. Behar hau atontzeko Begoñak bere aitaren, Jesus Plaza gernikarraren datu eta gomutak erabili ditu.
Dokumentalaren haria John Randolph aktore beteranoaren ardurea izan da ('El honor de los Prizzi') eta parte hartzaileen artean, besteak beste, Gernikako alkate ohia, Juan Luis Zuzaeta, futbol jokalari ohia, Mauri Ugartemendia eta Victor Olaeta, ballet dantzaria aitatu behar dira. Horreez ganera, bertsino eguneratuan, Mario de Salegi, New Yorken bizi dan euskal idazleak irudiak komentetan ditu, izan be, bondardaketako momentu gogor hareek Zornotzan pasau zituan.
Begoña Plazaren 'Gernika lives' dokumentalaren jatorrizko bertsinoa 1987koa da baina dinogun legez, joandako bagilean aurkeztu dau eguneratutako bertsinoa. Sarritan esan dau egileak, euskal jatorriaz harro dagoala eta dokumentala egiteko arrazoi nagusia ipar amerikarrei Euskal Herrian askatasunen ikur dan Gernikaren kontra egindako eraso eta bidebakokeriaren barri emotea izan dala, batez be, 1937ko apirilaren 26an Gernikan jazotakoa gogoratzea ondo dagoalako, era horretara, holako astakeriarik barriro jazo ez daitezan. Edozelan be, dokumentala Los Angelesen bizi dan bere aitari eskaini eutson Begoñak.
Begoña Plaza Kolonbiako Bogotan jaio zan, izan be, haren gurasoek 'Guernica' pasteldegia eta Euskal Taberna zuzentzen zituen bertan. Pare bat urtegaz familia osoa Gernikara joan zan eta han lau bat urte pasau zituen. Geroago, Kaliforniara egin eben salto eta Begoñak han egin zituan ikasketak. Batxillergoaren ondoren, UCLAn interpretazino eta gidoigintza ikasketak egin zituan, zine ikasketak NYUn eta antzerkia, kantugintza eta dantza munduetan be buru belarri sartu zan Geraldine Page-n laguntzinoagaz.