Euskaldunok munduan  II. urtea // 36. zenbakia - 2003ko urriaren 15a

Eduardo Chillidaren obrak lehenengoz Errusian eta Ingalaterran

Donostiako artistearen amesa

Bizkaie!

Eduardo Chillidaren obra guztiak ez dira estatikoak dinamikoak baino eta, horren erakusgarri, artisteak berak gura eban lez, munduan zehar ikusgai egongo dira zenbait obra, leku batetik bestera eroateko modukoak diran batzuk bai behintzat.

Oraintsu iragarri eban artista donostiarraren semeak, Luis Chillidak Errusian eta Ingalaterran Eduardo Chillidaren erakusketa garrantzitsuak egongo dirala ikusgai datozen egunotan. Errusian, San Petersburgoko Ermitage Museoan hilaren 10ean zabaldu ebazan ateak Chillidari dedikautako aretoak.

Era berean, Ingalaterran be lehenengoz euskal artistearen obrak ikusgai jarriko dabez. Urriaren 18an inauguratuko dabe erakusketea Yorkshire Sculpture Park Museoan.