Leire Intxausti: 'AEBetan pobrezia eta aberastasuna alkarren ondoan bizi dira'
2005-02-04 00:00 Euskaldunak munduan
- Zerk erakartzen zaitu gehien?
Hango libertadea. Ez dakit libertadea berbarik egokiena dan. Libertadea, zein zeintzutan? Han jenteak aurreretxi gitxiago dauka, eta horrek, akaso, hartu-emonak errazten ditu. Hemen baino zabalagoak dira. Beharbada, ha uri handi bat dalako, eta mundu guztiko jentea dagoalako. Ha Karibea da eta horrek zerikusia eukiko dau segurutik. Han eskemak apurtu egin dira: mueta askotako familia eta bikoteak dagoz. Karibeko jente asko dago, Kubako jenteaz gan, Jamaikakoak, Haitikoak, Kaiman ugartekoak…; eredu eta kultura oso desbardinak ikusten dozuz.
- Zelakoa ...
Felix Iñurrategi-Baltistan Fundazinoaren egitasmo barriak Pakistanen
2005-01-28 00:00 Euskaldunak munduan
Orain urte batzuk Felix eta Alberto Iñurrategi anaiek, Jose Carlos Tamayo eta Jon Lazkano euskal mendizaleakaz batera zazpi mila metrora baino gehiagora igon eben, eta sari legez Gipuzkoako Foru Aldundiak diru apur bat emon eutsen. Mendizaleek diru hori Machulu herriaren premina gorriak arintzeko erabili eben. Ordutik, egitasmo ugari jarri dabez martxan, mendi eskolea tartean, eta orain be beste hainbat proiektu dagoz martxan jarteko prest, beti be nekazaritzeagaz eta lurrak lantzeko behar dabezan azpiegiturakaz lotuta.
Euren proiektuen barri emoteko eta jenteari ...
Urtzi Gartzia: ‘goi mailako informazinoetan galbahe gitxiago dago’
2005-01-21 00:00 Euskaldunak munduan
Iratxe Ormatza
Euskal bidaiarien memoria ia berrehun orrialdetan
2005-01-14 00:00 Euskaldunak munduan
Angel Martinez Salazar (Nanclares de la Oca, 1957). Idazlea eta kazetaria. Hamabost bat liburu idatzi dauz, tartean Presencia alavesa en America y Filipinas (1988), Aquellos ojos extraños. Euskal Herria en los libros de viaje (1995) eta El señor de Iltzea. Apuntes para una geografia barojiana (2002). Euskal komunikabide askotan idazten dau eta aditua da biajeen kontuan.
Saioa Torre Gereketa
Mallorcako Euskal Etxea inaugurau dabe
2005-01-14 00:00 Euskaldunak munduan
Ekitaldian, Mallorcako Euskal Etxearen presidente Andoni Gorriak txapel bana emon eutsen bertaraino hurreratu ziran ordezkari instituzionalei. Eusko Jaurlaritzearen ordezkari legez Asier Abaunza joan zan, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendaria.
‘Protokoa’ bete ostean, atoan sartu ziran jai-giroan, eta zelan ez, trikitixea ez zan falta izan, ezta bertoko dantza-talderik be. Santurtzitik joan ziran dantzariak, eta bertako ‘xeremiers’-akaz batera (‘xeremia’ Mallorkako musika-tresna tipikoa da) alaitu eben inaugurazino-ekitaldia.
Bizkaie!
Euskaldunek La Plata urian egindako bizimodua
2005-01-07 00:00 Euskaldunak munduan
Argentinan burugogorren, berbakoen eta behargin finen ospea be euki dabe euskaldunek. Antza danez, panpan igeltseruen berbeak indar handia eukan, nahikoa zan horregaz, izan be, Argentinan “palabra de vasco” esaten dabe. Dana dala, txanponaren alderdi bat da hori. Bestean, lapurrak, indioen hiltzaileak, dirua lortzeko edozer egiteko kapaz diranak, albokoa kontuan hartu barik gora egin dabenak…
Oraintsu liburu bat plazaratu dabe La Platako euskaldunen ganean: “Los vascos en la ciudad de La Plata, organizacion institucional y actividad social”. Cesar Arredondok eta Maria ...
Renoko ‘Center for Basque Studies’ euskal kulturea sustatzen
2004-12-31 00:00 Euskaldunak munduan
Testu Liburuei jagokenean, bildumeak liburu barria izango dau urtarriletik aurrera, Mari Jose Olaziregi literatur kritikariak Bernardo Atxagaren obrearen ganean idatzitakoa hain zuzen be.
Euskal Diaspora Sailaren barruan, New Yorkeko eta Boiseko euskaldunen inguruko liburu bana idatzi dau Gloria Totorikaguenak. Juan Manuel Azkona historialariak ‘Possible Paradises’ liburua idatzi dau, sail berean jasota dagoana.
Beste Antologiak sailean, Joseba Zulaikak ‘Oteiza’s selected writing’ atara dau argitara, Jorge Oteiza eskultoreak idatzitako testu batzuk ingelesera itzuli ostean.
Argitaratutako liburu honeez gan, Euskal idazleen obrak ...
Txileri bultzadatxua emon guran
2004-12-31 00:00 Euskaldunak munduan
Hizkuntza arloan be, loturea Txilegaz
Javier Madrazok egindako bidaia horretan bertan, Txilek Euskal Herriko elebitasunaren ganeko interesa erakutsi dau, eta bertako hizkuntza indigenak ez galtzeko ahalegina egiteko konpromisoa hartu dau.
Bizkaie!
Hegoamerika: sei herri eta sei hilebete
2004-12-24 00:00 Euskaldunak munduan
Bigarren bidaia hasi zan. Argentinatik, barriro Iguazura eta pentsau baino lehen Paraguaira joan nintzan beste bigaz. Asuncion: prostitutak, gauez liburudendak zabalik, alemanen aberastasuna eta paraguaitarren txirotasuna ezin gordinago ikusi neban. Parlamentuaren atzeko aldean jentea txaboletan... Aldea sekulakoa zan.
Brasilek gogoa emon eustan, poztasuna, biziteko beste era bat, bizitza bera ikusteko modu alai bat. Bai, Brasilen be txirotasuna eta arrazakeria aurrez-aurre igarten dozuz, gogor, gordin. Biolentzia nik ikusi ez arren, badago egon, aldeak lar handiak dira-eta. Jente lar txaboletan bizi da ...
Argentinako EKIN euskal argitaletxea eta Txalaparta alkarlanean
2004-12-17 00:00 Euskaldunak munduan
Horrezaz gan, Durangoko Azokan Inglaterra y los vascos (Ingalaterra eta euskaldunak) Manuel de Irujoren liburua barriro argitaratuko dabe, lehenengoz argitaratu ebenetik 60 urte pasau ostean. Lan horregaz hasiko dabe EKINek eta Txalapartak alkarlanean argitaratuko dabezan liburuen bildumea. Ekimen horren bidez, EKINen katalogo historikoa gaurkotu eta liburu interesgarrienak berreskuratu gura dabez argitaletxe biek.
Bizkaie!
Amaraun musika-taldea AEBetan
2004-12-17 00:00 Euskaldunak munduan
Honeek dira eskainiko dabezan kontzertuak:
- 2004ko abenduaren 2an: Rick's Tavern, NEWFANE, VT - Jam Session / jazz musikarien arteko topaketea
- 2004ko abenduaren 3an: Michael S. Currier Center, The Putney School, PUTNEY, VT -
- 2004ko abenduaren 4an: 880 Club, HARTFORD, CT
- 2004ko abenduaren 6an: Vermont Jazz Center, BRATTLEBORO, VT - euskal estilo eta jazzari buruzko ikastaroa + kontzertua
- 2004ko abenduaren 7an: Hartt School of Music, WEST HARTFORD, CT - Workshop/ ikasle eta irakasleakaz topaketea
- 2004ko abenduaren 8an: Vermont Jazz Center, BRATTLEBORO, VT - Jam Session
- 2004ko abenduaren ...
Morro de Sao Paulo eta bueltako bidea
2004-12-10 00:00 Euskaldunak munduan
Euskal Herria zerutik ikusi dot: iluna, urdina, euria, kotxeak eta etxeak. Non geratu ete da Brasileko eguzki beroa? Aireportuan ahiztea eta lehengusinea daukadaz itxaroten. Pozgarria da familia barriro ikustea, mosuak emotea, entzutea, alboan sentidutea. Tabernan ama dago: pozik eta eder, betiko moduan. Ez da ia ezer aldatu.
Iratxe Ormatza
Euskerea Berlingo Expolingua azokan
2004-12-03 00:00 Euskaldunak munduan
Eusko Jaurlaritzeak aurretik be jarrita eukazan azoka honetan erakuslekuak. Frankfurten hasi eban ibilbidea azoka honek eta lehen ekitaldietan euskereak bere txokoa izan eban. Alemaniaren batasunagaz, azokea Berlinera pasau zan, eta azken urteotan bertan izan da Eusko Jaurlaritzea.
Beste alde batetik, aste honetan bertan, Berlingo Freie Unibersidadean bilerea egin dabe bertako irakasle eta arduradunek eta Euskal Herritik joandako Kultura Saileko ordezkariek. Aurrerantzean euskereak eta euskal kulturak Berlinen eta inguretan izan leiken lekua aztertu dabe, beste gai askoren artean.
Bizkaie!
Fagor Industrial kooperatibearen lantegi barria Polonian
2004-12-03 00:00 Euskaldunak munduan
Poloniako lantegia Turkian egiten dabizanaren antzekoa da. Balio gehitu bajuagaitik eta garraioaren kostu altua dala eta merkaturatzeko gatxak diran produktuak Europako erdialdera eta ekialdera eroatea da Fagor Industrialen asmoa.
Lantegi barriak izaera ‘estrategikoa’ dauka, ez bakarrik merkatu poloniarrarentzat, baita inguruko herrialdeentzat be, Alemania, Errusia, Baltikoko herrialdeak, Txekiar Errepublika eta Hungaria lako herrialdeetan merkatua dauka Fagorrek eta.
Fagor Industrialek 12 filial komertzial daukaz 11 herrialdetan. Ganera, ekoizpen-lantegiak daukaz Kordoban, Bartzelonan, Frantzian eta Oñatin, eta honeei Turkiakoa eta Poloniakoa gehituko jakez.
Egoitza ...
Salvador de Bahia
2004-11-26 00:00 Euskaldunak munduan
Kapoeira be alderdi honetatik zabaldu zan Brasil osora. Dantza-burrukea da, ez dago seguru non sortu zan, Afrikan edo Brasilen, baina argi dagoana da baltzek sortutakoa dana. Esklaboek Brasilen garatu eben igesaldian zuriakandik babesteko. Gaur egun Brasileko kulturearen zati bat da. Taldean egiten da, persona bi taldearen erdian iminten dira, eta besoak, gorputza eta hankak erabiliz, alkarrizketa moduko bat sortzen dabe: goxoa, erasokorra, elegantea, leuna, bikoteak gura dauana izan daitekeena.
Martitzen gaua asteko gaurik alaiena da, kontzertuak egiten dabez eta jenteak ...
Pete Cenarrusa Euskal Herrian
2004-11-19 00:00 Euskaldunak munduan
Munitibar izan da Cenarrusak bisitau gura izan dauan lehenengotariko Bizkaiko herria, izan be, aita bertakoa eukan, gazte denporan Ameriketara joandakoa hain zuzen be.
Pete Idahon jaio zan, Carey herrian, baina gero Bellevue herrira joan zan familiagaz. Idahoko unibersidadean irakasle ikasketak egin ebazan eta aireko armadan be ibili zan, 1950ean politikan sartu zanera arte. 1976an Estaduko Idazkari Nagusia izentau eben, eta hiru hamarkadaz egon zan kargu horretan, 2002. urtean Ben Ysursari kargua ixtea erabagi eban arte.
Idazkari lanetan ibili zan urte ...
Euskal kulturea Austrian
2004-11-19 00:00 Euskaldunak munduan
Urriaren amaieran ospatu zan zikloan Itxaro Borda be egon zan. ‘I walk the line’ ipuina irakurri eban berak, eta baita ‘Sinfonia Urdina’ elegia be, Luisa Villalata idazlearen omenez idatzitakoa eta inoiz argitaratu bakoa.
Koldo Izagirre eta Tapia eta Leturia be izan ziran Salzburg-en. Izagirre idazleak bere obrea erakutsi eutsen austriako herritarrei. Tapiak eta Leturiak, barriz, euren disko-bilduman oinarritutako kontzertua eskaini eben.
Zikloaren arduradunek holan eskatuta, itzultzaile lanetan Gabi Schewab ibili zan. Berak, ikus-entzuleen ulermena erraztekotan, bertan irakurritako hainbat testu alemanerara ...
Euskal ordezkaritza zabala Habanako Nazinoarteko Azokan urriaren 31tik zemendiaren 7ra bitartean
2004-11-19 00:00 Euskaldunak munduan
Bizkaie!
Brasil iparralderantz
2004-11-12 00:00 Euskaldunak munduan
Etxean gu hirurok eta beharginak baino ez gara egon, eta churrasco bat jan dogu: okela errea eta ensaladak. Ondo pasau dogu alkarregaz, berba egiten eta, batez be, barre egiten.
Herria nasai-nasai dago. Udatiar gehienak joanda dagoz, honezkero. Tabernak nahiko hutsik dagoz eta gauaz jente gitxi dabil. Badago alderdi bat modako tabernez beterik dagoana: taberna txikitxuak dira, eta prezioak, karuak.
Argentinako mutil batek esan deust hareatzatik Trancoso herrira joan gaitekezala. Eta horixe egin dogu hurrengo egunean. Armozau ostean, hondartzara bajau eta ...
‘Zaharregia, txikiegia agian’, munduan zehar
2004-11-05 00:00 Euskaldunak munduan
Azken aldiko literaturea, musikea eta irudiak alkartuz, emonkizunean kulturearen arlo desbardinak buztartzen dira, poesia, kantagintzea, filmak, irudigintzea eta rock alternatiboa.
Pasadan urteko udabarrian, egitasmo honegaz daborduko New Yorken egon ziran Mikel Urdangarin eta Kirmen Uribe. Eurakaz beste bi lagun joan ziran: Rafa Rueda, PLT taldeko kidea eta Bingen Mendizabal, hainbat filmetako musika sortzailea. Orduz geroztik, laurek batera ekin eutsen emonaldiari, eta Euskal Herriko hainbat lekutan ibili ostean, barriro be itsasoaz bestalde eskaini dabe emonaldia.
Bidaiaren dokumentala grabau dabe eta DVDan ...