Euskaldunok munduan  III. urtea // 90. zenbakia

Euskal bidaiarien memoria ia berrehun orrialdetan

'Euskal bidaiarien memoria: esplorazioa eta abentura'


Angel Martinez Salazar (Nanclares de la Oca, 1957). Idazlea eta kazetaria. Hamabost bat liburu idatzi dauz, tartean Presencia alavesa en America y Filipinas (1988), Aquellos ojos extraños. Euskal Herria en los libros de viaje (1995) eta El señor de Iltzea. Apuntes para una geografia barojiana (2002). Euskal komunikabide askotan idazten dau eta aditua da biajeen kontuan.

Saioa Torre Gereketa


Biaje-kronikek mundua ezagutzen laguntzen deuskue. Sano polita da munduan dagozan herrialdeak bisitetea, kulturak ezagutzea, bazter guztietako jenteagaz berba egitea... baina askotan denpora- eta diru-falteak hegazkina, autoa edo beste edozein ibilgailu hartu eta hortik zehar ibilteko aukerea mugatu egiten deusku, gehienoi behintzat. Baina badago jente abenturazalea, euren mugetatik kanpo zer dagoan jakiteko grinak hara eta hona ibilten bultzatzen deutsienak. ‘Euskal bidaiarien memorian: esplorazioa eta abentura’ liburuaren egileak, Angel Martinez Salazarrek, bizitza osoa biajeak egiten emon daben euskaldunen ganean idatzi dau.

Liburua kontinenteka dago banatuta, hau da, hiru kapitulu dagoz, Amerika bat, Afrika bestea eta Asia azkena; halan da be, badagoz beste kontinenteen ganeko aitamenak be.

Kontinente bakotxaren barruan, handik zehar ibili ziran gizonen (bai, danak dira gizonak) esperientziak eta abenturak kontetan dauz Martinez Salazarrek. Liburuaren aurkezpentxuaren arabera, lan honen helburua biaje interesgarriak egin dabezan euskal gizonen presentzia gogorarazotea da.

Garai bateko Euskal Herria eta biajeak edo munduan zehar ibiltea gogora ekartean, burura jatorkun lehenengo gauzea arrantzea da. Ofizio honek munduko hainbat leku ezagutzea dakar, baina ‘Euskal bidaiarien memoria’ liburuaren egileak argi ixten deuskun legez, badago beste hainbat jente mueta be gure mugez kanpo ibili zana, tartean funtzionarioak, abenturazaleak, piratak, soldaduak, biologoak, geografoak... Euskal Herrian danetarik dagoala ezin geinke ukatu, eta zelan ez, hainbatek zabaldu dabe hori guztiori mundura, tartean Angel Martinez Salazarrek oraintsu aurkeztutako lanera bidlutako lagunek.