Amaraun musika-taldea AEBetan
Honeek dira eskainiko dabezan kontzertuak:
- 2004ko abenduaren 2an: Rick's Tavern, NEWFANE, VT - Jam Session / jazz musikarien arteko topaketea
- 2004ko abenduaren 3an: Michael S. Currier Center, The Putney School, PUTNEY, VT -
- 2004ko abenduaren 4an: 880 Club, HARTFORD, CT
- 2004ko abenduaren 6an: Vermont Jazz Center, BRATTLEBORO, VT - euskal estilo eta jazzari buruzko ikastaroa + kontzertua
- 2004ko abenduaren 7an: Hartt School of Music, WEST HARTFORD, CT - Workshop/ ikasle eta irakasleakaz topaketea
- 2004ko abenduaren 8an: Vermont Jazz Center, BRATTLEBORO, VT - Jam Session
- 2004ko abenduaren 9an: Jazz School at the New School, NEW YORK, NY – ikastaroa + kontzertua
- 2004ko abenduaren 10ean: Sweet Rhythm, NEW YORK, NY
- 2004ko abenduaren 11an: Coffee and Tea Cup Club, MONTCLAIR, NJ -
- 2004ko abenduaren 12an: Williams College, WILLIAMSTOWN, MA -
Bizkaie!
Bai zineman eta baita musikan be, askotan arrakasta gehiago lortzen da etxetik urrun berton baino. Zinemako izarrak albo batera itxita, musikarien ganean egingo dogu berba, izan be, Amaraun taldea Ameriketako Estadu Batuetan dago aste honetan, kontzertu ugari eskaintzeko hain zuzen be. Datorren astera arte iraungo dau bireak, eta euren jazz berezia, beti be bertoko folka ahaztu barik, amerikarren bihotzetara helarazoko dabe euren jazz berezia.
Ander Erzillak, Javier Olabarrietak, Jabier Fernandez de Jauregik eta Iñaki Jaiok, orain arte berton egindako ibilbide musikalaren balantze positiboa ikusita, euren aramu-sarea AEBetara zabaltzea erabagi dabe. Horretarako, tradizinotik eta sormenetik abiatuta, jazza eta inprobisazinoa dira daukiezan tresnarik baliotsuenak. AEBetako instituzinoen laguntzinoa euki dabe kontzertuak antolatzeko.
Oboea da taldearen oinarrizko musika-tresnea. Pianoaren, kontrabaxuaren eta bateriaren laguntzinoagaz, hainbeste amerikar eta euskaldun-amerikarrek gozetako aukerea eukiko dabe.
Birea oso zabala izango da, eta aitatzekoa da New York-en bertan be egongo dirala, birritan ganera. Saioetako baten, jazzaren inguruan eskola bat emoteko, musika estilo honetan sakondu gura dabenen ikasleei euren ekarpena eskaintzeko.