Euskal zinegileak munduan
2004-07-30 00:00 Euskaldunak munduan
Beste alde batetik, Enrique Urbizu bilbotar zinegilearen 'La caja 507' da Ramalako Jaialdian erakusteko aukeratutako filmeetako bat. Gehienbat Palestinako zinea eta zinegile gazteak bultzatzeko asmoagaz sortutako ekimena da eta aurten Ramalako Jaialdian 80 filma baino gehiago proiektauko dabez; horreetatik 20 palestinar zinegile gazteek egindakoak dira. Zinemaldiaren zabaltze ekitaldian, Adam Zuabi jaialdiko zuzendaria sortzaile gazteak bultzatzearen alde agertu da, besteak beste, ideia eta jokera barrien aurrean jarrera zabalagoa eukiten dabelako.
Bizkaie!
Mariasun Landa idazle gipuzkoarrak Tegucigalpako (Honduras) Liburu Azokan hartuko dau parte
2004-07-30 00:00 Euskaldunak munduan
Idazle errenteriarra gazterik hasi zan idazten (10-12 urtegaz) eta makinatxu bat liburu daukaz plazan, 200 bat oso oker ez bagagoz. Sari garrantzitsuak irabazi ditu, besteak beste, Lizardi Saria (1982), Euskadi Saria haur eta gazte literaturan (1991) eta 2003ko Haur eta Gazte Literaturearen Espainiako Sari Nazionala 'Krokodiloa ohe azpian' liburuari esker. Gogoratu, 'Kokodriloa ohe azpian' lana gaztelerara eta galizierara be itzuli dabela.
Bizkaie!
Argentina: uretako pizti zoragarriak
2004-07-23 00:00 Euskaldunak munduan
Mueta danetako pinguinoak ikusi doguz: txitak aitagaz edo amagaz, gazteak lumak aldatzen, zaharrak lumak aldatzen, gazteak gazteen koadriletan...; barregarria da pinguinoek daukien ibilkerea: harro-harro pasetan dira zure aurretik, kulunkaka. Uretara sartzeko itxundu eta laprast egiten dabe, eta uretan dabilzala olatuakaz batera joaten dira atzera eta aurrera. Gatxena uretatik urtetea egiten jake, olaturik txikerrenak be lurrera botaten dauz eta. Danetarik egiten ikusi doguz: azala txukuntzen, jaten, txitei jaten emoten, lotan, eguzkitan, etxunda, ibilten, uger egiten, uretara sartzen eta uretatik urtetan. Zoragarria ...
Zortzi enpresa euskaldun Australian eta Zeelanda Barrian
2004-07-16 00:00 Euskaldunak munduan
Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek osasun ekonomiko ona daukiela dinoe Merkataritza Ganberakoek, izan be, mineralen esportazinoan eta proiektu energetikoetan inbertidu dabe, eta Australiako Gobernuak azpiegitura lanak egin ditu bitartean. Gerorantzeko nazinoarteko esportazinoak be oso garrantzitsuak izango dira, eta 2004. urteko garapen ekonomikoan eragina eukiko dabe.
Zeelanda Barriko hazkunde ekonomikoa, ostera, txikiagoa izan da, esportazino gitxiago egin dabez eta. Bertako dolarrak eragin zuzena euki dau hazkunde txiki horretan. Siketeak be arazoak ekarri deutsoz esportazinoetaz bizi dan sektorerik garrantzitsuenari, nekazaritzeari hatan be. Ganera ...
Euskal produktorak nazinoarteko dokumentalen azokan
2004-07-16 00:00 Euskaldunak munduan
Erakusleku instituzionalean, dokumentalen sorkuntzan eta banaketan espezializautako 13 euskal produktora hurreratu dira Marsellara: Alicia Produce, Alokatu, Dibulitoon Studio, Idem, Igeldo Komunikazioa, Irusoin, Leize Producciones, Nueva Europa Imagen y Sonido, Sinco Producciones, Retelsat, Western Films, Morgan Creativos eta ELixir Films. Eurek produzidutako hainbat lan erakutsi dabez bertan, baita salgai ipini be.
‘Niniak’ markeagaz ipini da euskal erakuslekua Marsellako azokan, eta izen bereko ekimenean antolatu da. ‘Niniak’ Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Media Antena Euskal Herriagaz alkarlanean garatu dauan ikusentzunezko gaiak indartzeko ekimena ...
Uruguai (III): ahoa zabaldu eta bere magia ataraten dakien Herria
2004-07-09 00:00 Euskaldunak munduan
Matea
Matea da Uruguaiko pasinoa. Guaraniek edaten eben infusinoa da, eta Paraguain, Argentinan eta Urugain asko edaten dabe, baita Brasileko hegoaldean be. Zeremonia bat be badala esan geinke. Matea egiteko hau behar da: matea, ur beroa, tutu txiki bat eta edalontzi berezi bat. Berez basoa kalabazeagaz egindakoa da, baina gaur egun danetarik dago: metalezkoak, egurrezkoak, adarrezkoak, kristalezkoak...; basoa ia bete arte bota behar da matea, eta gero, gitxi-gitxika, ura. Nahiko mingotsa da, baina ohitu eta gero gustau egiten jatzu. Infusino ...
Txiki-chicos, Euskal Herriko eta Diasporako umeen loturea
2004-07-02 00:00 Euskaldunak munduan
Hasikeran, muga legez hamabi urtera arteko umeek bakarrik parte hartu leikiela ezarri eben arren, gaztezaroa be kontuan hartu gura izan dabe proiektuaren bultzatzaileek, baita Euskal Herriagaz lotura zuzenik ez daukien personak be.
Argi dago, beraz, Internetek zubi handia edegi dauala Euskal Herriaren eta Diasporearen artean, eta parte hartu gura izan ezkero, izena emoteko txikichicos-suscribe@gruposyahoo.com.ar helbidera mezua bialdu edota Txiki-chicos helbidera jo daiteke: http//ar.groups.yahoo.com/group/txikichicos direkzinoa horren adierazle zuzena da.
Bizkaie!
Uruguai (II):
2004-06-25 00:00 Euskaldunak munduan
Dana ahal izan dogun moduan batu eta kanpineko sarrerara joan gara aterpe bila. Praka luzeak eta jersea imini doguz, ez dau berorik egiten eta. Hiru mahai dagoz, ‘xs’ neurrikoak honeek be, eta sei banku mahaiei lotuta, neurri bardinekoak. Beste bikote bi dagoz, eta antza, seiontzat leku nahikoa dago. Motxilak mahai ganean itxi doguz, behearen ganea ur eske dabilela emoten dau eta. Goizaldeko ordu biak dira eta lau ordu geratzen jakuz eguna egin arte. Pentsau dot Ekaitz izarrik geratuko dala, ez ...
Sareak euskal diasporeari ekarri deutsozan onurak
2004-06-18 00:00 Euskaldunak munduan
Izen propioren bat emotekotan, Blas Pedro Uberoaga jatorku burura, berak sortu eban eta euskerazko lehenengo web orria. Hartu-emon digitalen aitzindaritzat joten dabe bera askok eta askok, izan be, 90eko hamarkadan hasi eban proiektua euskal komunikabideen eta kulturearen erreferentzia bihurtu zan. Izan be, euskal izakerako oso espazio gitxi egozan orduan, eta Uberoagak berak autortzen dauan legez, ‘ideia ona otu jatan hortik jotea’. Posta zerrendara jentea batzen, barriak eguneratzen eta artikuluak jasoten, webgune sendoa osotu eban, bere ezizenagaz: ‘buber’. Orain, izen hori ...
Uruguai (I)
2004-06-11 00:00 Euskaldunak munduan
Ikusita gorputzean zeozer sartu arte orduak pasauko zirala, hondartza batera joan gara. Bertan etxundu eta begiak zarratu orduko loak hartu deusku. Ordu bi egon gara lotan, txakur bi gu usaintzera etorri diran arte, nondik gatozen jakin guran edo.
Kutxa automatikoak hutsik egon dira goizeko bederatziretan be. Udan ordutegi benetan berezia daukie hemengo bankuek: arratsaldeko ordu batetatik lau t`erdiak arte.
Dirua atara ostean, dendara joan gara zer edo zer jateko. Eguna ondo baino hobeto pasau dogu eta urrunen dagoan hondartzaraino ...
Joane Somarriba, ‘Euskal Herritar Unibersala’
2004-06-04 00:00 Euskaldunak munduan
Aurtengoa VII. edizinoa izan da, eta aurreko edizinoetan Laboa Monsinorea, Eduardo Txillida, Donostiako Orfeoia, Jorge Oteiza, Pedro Miguel Etxenike, Juan Oiarzabal, Jon Sobrino, Pablo Mandazen (Gines anaia), Xabier de Irala, Ainhoa Arteta eta Martin Ugalde saritu dabez. Sarituak epaimahai bidez aukeratzen dira, eta aurretik Euskal Etxeek eta alkarte batzuk izentetan dabez proposamenak (aurten 28 egon dira).
Saria jaso baino lehenago (urriaren 6an emongo deutse Gasteizen, Lehendakaritzearen egoitzan) Somarribak badauka laster ‘unibersaltasun’ hori praktikan ipinteko aukerea, izan be, Atenasera egingo dau ...
Andrazko enpresaburu euskaldunak mundura begira
2004-06-04 00:00 Euskaldunak munduan
Hegoaldeko Koreako goibilerea (‘Global Summit of Women’) aukera ona da emakume honeen ekimenak aurkezteko, izan be, Txinako merkatuakaz lotura zuzena eukitea errezten dau. Bestalde, MCC taldeko ordezkariak be bertan egon dira, auto fabrika ugari ikuskatzen.
Andrazko enpresarioak mundura zabaltzeko aukera ezihobea da goibilerea, baita 2006. urtean Bilbaon egiteko aukerea be.
Bizkaie!
Buenos Aires, haize korronteak (III)
2004-05-28 00:00 Euskaldunak munduan
Obeliskoa Corrientes kalearen ondoan dago, eta kalean bertan uriko zineak, antzokiak eta kultura arloko tabernak dagoz. Kultura mobimentua handia izan da beti, eta oraindino be bada. Tradizino handia dago zinera eta antzerkira joateko, eta krisiak jo badau be, goi eta erdi mailako klaseak tradizino horri eusten deutse, baita kultura arloko ikuskizunetara joateko be. Kalea beti egon da idazleakaz lotuta. Cortazar be han batzen zan kultura arloko lagunakaz. Artisten eta intelektualen korronteen bizileku eta eztabaida-lekua izan da. Han dago Buenos Aireseko ...
Louisianako Euskal Jaia
2004-05-21 00:00 Euskaldunak munduan
Aurreko urteko bagilaren 7an egin zan ofizial euskal-taldea, Louisiannako lehenengoa. Euskal jaia noiz egin eta alkartea ofizialki noiz instituzionalizau erabagiteko eukien oraindino, baina. Orain hilabete inguru ipini eben datea, maiatzaren bigarren eguna hain zuzen be. Halan da be, orain arte ez dira jairik barik egon. Bazkideek topaketa ugari egin dabez, eta gitxika-gitxika gero eta jente gehiago batu da, bai euskaldunak, baita euren familiakoren bat euskalduna daukienak be. Michel-Antoine Goitia Nicolas izan zan orain urtebete ekimenaren bultzatzaile nagusia, Bertha Bidart-Smith eta ...
New Yorkeko Eusko Etxeak http://www.EENY.org abiarazo dau
2004-05-21 00:00 Euskaldunak munduan
Luis Foncillasesn esanetan, EENY webgunea ez da gune politikoa ezta politikea egiteko gunea be; gure herriaren alde ona eta positiboa ezagutarazotea da asmoa baina horrek ez dau esan gura politikako barri interesgarriak baztertuko doguzanik edo politikea gauza txarra dala pentsetan dogunik.
Igaz New Yorkeko Eusko Etxeak 90. urteurrena ospatu eban eta orduan Foncillas jn.ak adierazo eban zeozelan euskal kulturearen erreferentzia izatea lortu gura dabela New Yorken eta egunkari elektroniko jaiobarria beste pausu bat da konpromiso edo asmo horretan; jakina ...
Buenos Aires eta Tangoaren kaleak (II)
2004-05-14 00:00 Euskaldunak munduan
Buenos Airesera heldu gara, edo Baires-era, hemen esaten deutsien moduan. Entzun izan doguna bete da: uriak Europako urien antza dauka. Halan da be, Buenos Aires argentinarra da batez be. Tangoa hemen sortu zan eta usaindu egin zeinke ia. Musikea eta jantzea hemengoena baino ezin zan izan. Carlos Gardel Frantzian jaio arren, kantetako eukan modu ederragaz Argentinako giroa suspertu eban. Berak kantau ebazan oraindino ezagunak diran kantak, eta Buenos Aires hain ondo azaltzen dabenak.
Tangoa nostalgia da, bihotzeko mina, galdu danaren ...
Bizikletan andrazko zapalduen alde
2004-05-07 00:00 Euskaldunak munduan
Joan dan urteko urriaren 19an ospatu zan "Emakumeei jarraitu", andrazkoei bakarrik zuzendutako lehenengo txirrindularitza ibilaldia, orokorrean andrazko arabiarren eta gehien bat palestinarren egoerea zabaldu eta salatzeko.
Ibilaldi hau ‘Follow the Women’ proiektu globalaren atal bat izan zan. Ideia, gazte mugikortasun proiektuen garapenari esker alkar ezagutu eben andrazko talde batetik sortu zan. Bakea herri honetan bideragarria dala eretxi eutsen andrazko normalak dira, ideia eta helburu baten alde lan egiten daben 20 herrialde desbardinetako andrazkoak.
Milaka andrak batera hankak mobitzea da helburu ...
Euskaldunok mendian
2004-05-07 00:00 Euskaldunak munduan
Udabarrian denpora ona egon arren, giroa, barriz, ez dago bare Nepalen. Gerrilla maoristearen eta armadearen arteko burrukak edonoiz eta edonon dagoz, eta tensino handia sortarazoten dabe. Egoerea holan ba, gatx egiten da bertan egoteko eta mendira igoteko baimena jasotea, baita egonaldia bera be. Aurten, Nepalgo Turismo Ministerioak 40 baimen emon dauz, munduko 19 herrialde desbardinetako jenteari. Mendizale gehien Everesten egongo da, eta mendi hau igoten hiru euskaldun saiatuko dira: Joseba Sanz bilbotarra, Jon Goikoetxea ibartarra eta Iosu Feijoo gasteiztarra. Azken ...
Iguazuko ur-jauzietan (I)
2004-04-30 00:00 Euskaldunak munduan
Iguazuko ur-jauziak dagozan parkera joan gara. Iguazu ez da Amazonia, baina landaredia ugaria da, emonkorra, berde-berdea. Lurra landarez estalita dago. Brasiletik datozen Parana eta Iguazu errekek bat egiten dabe ur-jauzietan, eta batera doaz Rio de la Plataraino. Errekak zabal-zabalak dira eta hainbat ur-jauzi dagoz. Tupi-guaraniz, Iguazuk ur handiak esan gura dau, eta halan da. Ur-jauziak ikusteko hiru ibilbide egin dabez. Guk, goiko ibilbidea hartu dogu lehenago. Balkoiak eregi dabez ur-jauzien ganean eta ez dago metro bat baino gehiago gure hanketatik ...