Euskaldunok munduan  III. urtea // 62. zenbakia

Bizkaiko hamabi lagun Amerikan

Bizkaie!

Borondatezko 12 lankide Amerikara joango dira hilaren 17an, kontinenteko hegoaldeko eta erdialdeko lurraldeetako garapen proiektuetan behar egitera.

Bizkaiko 12 bidaiariak lizentzitura zein diplomatura bat daukien gazteak dira eta gaur egun beharrik barik dagozanak. "Alkartasunezko Bekak 2004" izeneko proiektuan parte hartzeko aukeratu dabez proiektuko arduradunek, eta datozan egunotan Kolonbia, Ekuador, Brasil eta El Salvador izango dira borondatezko lankide honeen bizilekuak, proiektuak irauten dauazan sei hilabeteetan. Eginbeharrekoen artean, praktika profesionalak eta garapen proiektuak dagoz.

Ekimena, lehenago aitatutako moduan, "Alkartasunezko Bekak 2004" programak ipini dau martxan eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu eta Trebakuntza Sailak diru-laguntzinoak emon deutsoz. Ganera, DEMA erakundeak zuzenduko dau ekimena, Euskal Herriko gobernuz kanpoko erakunde batzukaz batera.