Euskaldunok munduan  III. urtea // 58. zenbakia

Andrazko enpresaburu euskaldunak mundura begira


Hegoaldeko Koreako goibilerea (‘Global Summit of Women’) aukera ona da emakume honeen ekimenak aurkezteko, izan be, Txinako merkatuakaz lotura zuzena eukitea errezten dau. Bestalde, MCC taldeko ordezkariak be bertan egon dira, auto fabrika ugari ikuskatzen.

Andrazko enpresarioak mundura zabaltzeko aukera ezihobea da goibilerea, baita 2006. urtean Bilbaon egiteko aukerea be.

Bizkaie!

Maiatzaren azkenengo astean 50 andrazko enpresaburu Hego Koreara joango dira, Seulera hain zuzen be, bertan ospatuko dan Emakumeen Munduko Goibileran parte hartzera. Danetara 800 andrazko alkartuko dira bertan eta euskaldunen helburu nagusia 2006. Urtean bilerea Bilbaon izateko proposamena aurkeztea eta onartua izatea da.

Josune Barrena, Bizkaiko andrazko enpresaburuen alkarteko presidentearen arabera, misino komertzial honek instituzinoen laguntzinoa dauka. Barrenak datu batzuk emon dauz jakitera; holan ba, Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan 5.200 andra enpresario inguru dagoz, eta gizonek enpresea aurrera atarateko daukiezan baino zailtasun gehiago daukiezala salatzen dau, izan be, familia eta etxea be zaindu behar dabez.