Euskaldunok munduan  III. urtea // 66. zenbakia

Mariasun Landa idazle gipuzkoarrak Tegucigalpako (Honduras) Liburu Azokan hartuko dau parte


Idazle errenteriarra gazterik hasi zan idazten (10-12 urtegaz) eta makinatxu bat liburu daukaz plazan, 200 bat oso oker ez bagagoz. Sari garrantzitsuak irabazi ditu, besteak beste, Lizardi Saria (1982), Euskadi Saria haur eta gazte literaturan (1991) eta 2003ko Haur eta Gazte Literaturearen Espainiako Sari Nazionala 'Krokodiloa ohe azpian' liburuari esker. Gogoratu, 'Kokodriloa ohe azpian' lana gaztelerara eta galizierara be itzuli dabela.

Bizkaie!

Mariasun Landa idazlea (Errenteria, 1949) Honduraseko uriburuan, Tegucigalpan dago; garagarrilaren 10etik hilaren 17ra bitartean han egongo da antolatzaileen konbitari baiezkoa emon ostean. Mariasun Landagaz batera, Jordi Serra i Fabra kataluiniarra be Tegucigalpako Nazinoarteko Liburu Azokan dago.

Tegucigalpako Liburu Azokan Espainia da herrialde gonbidatua aurtengo edizinoan, eta Espainiako Editoreen Gremioaren Federazinoak Mariasun Landaren eta Jordi Serra i Fabraren bidaia eta topaketak sustatu ditu. Bertan, bilerak egingo dabez gazteakaz, maisuakaz eta liburuzainakaz, literatura-tailerretan hartuko dabe parte eta Hondurasko zentro kulturalak bisitauko dabez.