Euskaldunok munduan  III. urtea // 64. zenbakia

Euskal produktorak nazinoarteko dokumentalen azokan


Erakusleku instituzionalean, dokumentalen sorkuntzan eta banaketan espezializautako 13 euskal produktora hurreratu dira Marsellara: Alicia Produce, Alokatu, Dibulitoon Studio, Idem, Igeldo Komunikazioa, Irusoin, Leize Producciones, Nueva Europa Imagen y Sonido, Sinco Producciones, Retelsat, Western Films, Morgan Creativos eta ELixir Films. Eurek produzidutako hainbat lan erakutsi dabez bertan, baita salgai ipini be.

‘Niniak’ markeagaz ipini da euskal erakuslekua Marsellako azokan, eta izen bereko ekimenean antolatu da. ‘Niniak’ Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Media Antena Euskal Herriagaz alkarlanean garatu dauan ikusentzunezko gaiak indartzeko ekimena da. Sektorea sendotzea eta nazinoarteko ateak zabaltzea dira proiektuaren helburu nagusiak.

Marsellako azokara joan diran euskal produktorak azokearen katalogoan sartuta dagoz, eta horrek aukerak eskaini deutsiez bertan dagozanen arteko hartu-emonetarako. Katalogo horrek sektorearen barruan nor dan nor adierazoten dau. Horregaz batera, ‘Niniak’ ekimenak bere katalogo propioa be badauka.

Bizkaie!

Dokumentalen hamahiru euskal produktora izan dira oraintsu egin dan Marsellako "Sunny Side of the Doc" nazinoarteko dokumentalen azokan, Niniak egitasmoaren barruan. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Media Antena Euskal Herriaren laguntzinoagaz joan dira produktorak Marsellara.

Marsellako azokearen XV. edizinoa izan da aurtengoa. Bertan batu dira mundu osotik etorritako telebista eta komunikazino enpresetako 220 erosle eta bitartekari (HBO, BBC, Chanel 4, Arte, ZDF). Ganera, dokumentalak produziduten dabilzan 500 enpresatik gora be egon dira bertan, euren lanak aurkezteko.

Saltokia izateaz gan, topagunea eta koprodukzinoen inguruko negoziazinoak egiteko lekua be bada Marsellako azokea eta eztabaidarako gune be bai.