Arzak Mexikon
2005-05-20 00:00 Euskaldunak munduan
Hiru Michelin izar ditu Arzakek eta pozik dago sukaldaritzan dagoan maileagaz. 'Ferran eta biok inoiz baino lan gehiagogaz gabiz aspaldian', dino sukaldari kataluniarra gogora ekarriz. 'Afrikatik, Asiatik, Europatik... leku guztietatik deitzen deuskue. Batera eta bestera gabiz, lotu barik'. Oraingoan, Mexiko tokau jaku, baina aurrerantzean, lan erritmoa baretu gura dauela autortu dau. Ez dau jatetxe ugaritan parte hartu gura, trankilago bizi gura dauelako.
Mexikoko sukaldaritzea asko gustetan jakola adierazo dau Arzakek, 'Mexikoko emakumeak beste'. Platerik onenak takoak eta molea dira berarentzat.
Sabino Arana alkargoagaz, AEBetara
2005-05-20 00:00 Euskaldunak munduan
New Yorkeko suhiltzailean
Sabino Arana Kultur Elkargoak bere sarietako bat emon eutsen 2002an New Yorkeko suhiltzaileei, urte bat lehenago, irailaren 11an Dorre Bikietan izandako atentaduan erakutsi eben profesionaltasuna eta egin eben lan ona saritzeko esker on legez. Holan ba, bidaiariek suhiltzailee horreetariko batzuk ezagutzeko aukerea izango dabe.
Boise
Dave Bieter AEBetako estadu bateko (Idaho) uriburuko alkate izatea lortu dauen lehenengo euskalduna da eta Pete Cenarrusa idazkari nagusia izan zan Boisen. Sabino Aranak saritu ditu daborduko gizon horreek biak eta orain ...
Argentinako Arturo Campion Euskal Ikasketa Gunearen 2. urteurrena
2005-05-20 00:00 Euskaldunak munduan
Bizkaie!
Eusko Jaurlaritzeak ofizialtasuna emon deutso Townsvilleko (Australia) euskal etxeari
2005-05-13 00:00 Euskaldunak munduan
Bizkaie!
Necocheako euskal etxeko familiek 18 eta 30 urte bitarteko euskal gazteak hartuko dabez udan
2005-05-13 00:00 Euskaldunak munduan
Informazino gehiago:
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua
Hartu-emonetarako: Aloña Arruti
Telefonoa: 943 42 97 67
Faxa: 943 42 98 37
E-maila: nazioarteko@egk.org
Bizkaie!
Euskal Genealogiari buruzko Jardunaldiak Euskaltzaindian
2005-05-13 00:00 Euskaldunak munduan
Jardunaldiotan ondokoek parte hartu dabe: Joseba Zulaika Center for Basques Studies-eko zuzendariak; Gloria Totorikaguena, Unibersidade bereko irakasle eta Euskal Diaspora eta Migrazio Ikerketen zuzendariak; Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko lau kidek: Andres Iñigo, Jose Luis Lizundia, Mikel Gorrotxategi eta Patxi Galé; horreegaz batera, zazpi aditu be izan dira, Nafarroatik, Gipuzkoatik eta Bizkaitik etorriak: Alberto Aldai, Maria Dolores Lekuona, Jose María Elizondo, José Angel Garro, Josu Etxezarraga, Andoni Esparza, Mikel Belasko, Cameron Watson, Anabella Barroso, Koldo San Sebastián eta Fernando López.
Bizkaie!
Mario Salegi kazetari eta idazlea hil da New Yorken
2005-05-13 00:00 Euskaldunak munduan
Iratxe Ormatza
Pablo Malok Frío sol de invierno filma aurkeztu dau Chicagon
2005-05-06 00:00 Euskaldunak munduan
Bizkaie!
Uranzadik diasporako argitalpenak digitalizauko ditu
2005-05-06 00:00 Euskaldunak munduan
Mexiko eta Venezuelako argitalpenak
Uranzadi Digital bilduma idatziaren ondorengo legez sortu zan. Helburua atzerrian argitaratutako euskal aldizkariak, buletinak... digitalizetea da, diasporearen artean hobeto banatzeko. Mueta honetako artxibo ugari dagoz eta, lana zeozelan antolatzeko edo, Ameriketan 1876tik 1976ra argitaratutakoak bakarrik hartuko dira kontuan. Maiatzean ekingo deutso lanari Uranzadik eta, horretarako, ikerketa bibliografiko sakona egin beharko dabe, bai bertoko eta baita Venezuela eta Mexikoko hainbat liburutegitako lanak aztertuz.
Datorren urterako, Ameriketako Estadu Batuak
Mexiko eta Venezuelako argitalpenak digitalizau ostean, Ameriketako Estadu Batuetakoak ...
Kolonbiako euskal etxeak eta Euskal Herriko Unibersidadeak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2005-05-06 00:00 Euskaldunak munduan
Bizkaie!
Eusko Jaurlaritzeak ofizialtasuna emon deutso Argentinako "Ibaiko Euskaldunak" euskal etxeari
2005-04-29 00:00 Euskaldunak munduan
Rio Coloradoko 'IBAIKO EUSKALDUNAK' euskal etxea
Presidentea: Rubén Pedro Etulain jn.a
E-mail helbideak:
etu@nexonet.com.ar
wrearte@nexonet.com.ar
Bizkaie!
Julio Barrenechea Txileko euskal poetari omenaldia egin deutseTxilen, hil zaneko 25. urtemugan
2005-04-29 00:00 Euskaldunak munduan
Bizkaie!
Idahoko Basque License Plates
2005-04-22 00:00 Euskaldunak munduan
Carlos Bilbao diputaduak bultzatu dau ekimen hau. Pasa dan zezeilaren 11an proposatu eban ideia eta Pete Cenarrusa estaduko idazkari izandakoaren laguntzinoagaz, egitasmoa aurrera atara dau. Eta zelan ez, ‘Cenarrusa Centre for Basque Studies’ erakundeak be zerikusi handia izan dau. Erakunde honek diseinau dau matrikula-plakea.
Lege barriaren izenpetze ekitaldia Idahoko gobernadorearen, Dick Kempthorne, bulegoan izan zan eta, bertan, euskal ordezkari ugari batu ziran. Argazkian agertzen diranak Pete Cenarrusa, Idahoko estaduko idazkari izandakoa; Carlos Bilbao, Ordezkarien Ganbarako diputadua; Dirk Kempthorne, Idahoko gobernadorea ...
‘Lurrikerea baino ez da’ esan eustan Sakomik lotan egoala
2005-04-15 00:00 Euskaldunak munduan
- Lurrikararik sentidu zenduan oinen azpian?
Baten baino gehiagotan. Baten, kalean zeozer erostekotan egon ginan. Dana dar-darka jarri zan eta pentseu neban zorabioren baten eragina edo izango zala. Baina ez nintzan txarto sentiduten, estomagua ondo neukan. Barkuan egongo banintz moduan sentidu nintzan. Sakomik esan eustan lurrikarea zala eta gorantz begiratzeko zeozer burura ez jausteko. Dana mobiduten zan: farolak, kartelak...; halan da be, jentea nahiko nasai ikusi neban. Japonian normala zan. Bigarren lurrikarea etxean izan zan orduak eta orduak japoniera ikasten emon ...
Gaztemundu ekimenean izena-emoteko epea zabalik
2005-04-08 00:00 Euskaldunak munduan
Bestalde, gai bi honeetako bat aukeratu eta horren inguruko txosten bat idatzi beharko dabe gazteek, eskabideagaz batera aurkezteko:
a) Euskal etxean ume eta nerabeentzako egiten diran ekimenen urteko egitaraua, helburuak, ekitaldiak, bideak, garatzeko moduak...
b) Euskadiko ume eta nerabeentzako udalekuak antolatzea: helburuak, ekitaldiak, bideak, garatzeko moduak...
Gogoratu, apirilaren 13ra arte dago eskabideak egiteko epea zabalik. Irakurten zagozan zuk baldintzak beteten badozuz, emon egizu izena!
Bizkaie!