Euskaldunok munduan  IV. urtea // 107. zenbakia

Eusko Jaurlaritzeak ofizialtasuna emon deutso Townsvilleko (Australia) euskal etxeari


Bizkaie!

Gobernu Kontseiluak ofizialtasuna emon deutso Australiako Townsville uriko The Basque Club Of North Queensland-Australia, Inc. euskal etxeari eta, beraz, Euskal Etxeen Erroldan sartuko dabe. Orain arte beste bi euskal etxe ziran Australian: Gure Txoko Basque Club Inc (Sydney) eta Basque Society-Gure Txoko (Melbourne-Victoria).

Autorpen horren ondorioz, aurrerantzean zentroaren zuzendaritza batzordeetan izaten diran aldaketa eta alkartearen nondik norako guztien barri jakinarazo beharko deutso Eusko Jaurlaritzeari, eta honek ganerako euskal taldeakaz dituan hartu-emonak hobeto koordinetako beharrezko datu guztiak eskatu ahal izango deutsoz zentroari.