Hamilton Downs Jai Alai
2004-11-05 00:00 Euskaldunak munduan
Askok pentsauko dabe Euskal Herrian be behera egin dauala zestarako afizinoak. Bertoko pelotaleku mitikoena zarratuta egotea da horren seinale garbiena.
Atxapunte
Brasil (II): Rio de Janeiro
2004-10-29 00:00 Euskaldunak munduan
Barriro etorteko moduko uria da Rio. Nahiko zoragarria eta ‘paradisiakoa’, egia esan. Riotik ezin da joan O Cristo Redentor ikusi barik. Autobusa hartu ostean, taxiz joan naz beste batzukaz batera, Brasileko bikote bategaz eta Suitzan bizi dan austriar bategaz hain zuzen be. O Cristo Redentor mendi txiki baten ganean dago eta oinez joan zeinke, baina bakarrik ez. Favelen parean dago ibilbidea eta nahiko arriskutsua da. Taxia gelditu danean, Rioko alderdi bat ikusi dogu: etxeak eta favelak, aberastasuna eta pobrezia alkarren ...
Euskal Zinearen hilabetea Amsterdamen
2004-10-22 00:00 Euskaldunak munduan
Euskal Herriaren eguna urriaren 9an
Euskal Herriaren Eguna ospatuko da Melkwegen urriaren 9an. Eraikinaren ateak eguerdian zabalduko dira eta kafetegian, antzokian, zinema aretoan, multimedia aretoan, arte aretoan eta kontzertuetarako aretoan euskal giroa izango da nagusi. Is Hooglan, Melkwegen programatzaileren esanetan, ‘izateko modu berezia daukie euskaldunek, eta hori euren kulturan, janarian, politikan eta zelan ez, filmetan be islatzen da. Oso estilo personala daukie arlo guztietan’, eta horretan oinarritu dau programatzaileak urriaren 9ko jaialdia, hau da, euskaldun giroa Amsterdamen ezagutarazo gura dau ...
‘Basque Short Stories’
2004-10-22 00:00 Euskaldunak munduan
Ekimenaren helburu nagusia euskal literaturea mundu angloxajoiarrean ezagutzera emotea. Horretarako, euskerea oinarritzat hartuta, ingelesera itzuliko dira ipuinak. Bost itzultzaile arduratuko dira lan horregaz, Amaia Gabantxo, Kristin Addis, Linda White (bildumearen arduraduna be bada bera), Margaret Jull Costa eta Elizabeth Macklin hain zuzen be.
Frankfurteko liburu azokan egingo da ‘Basque Short Stories’ liburuaren aurkezpen ofiziala, urriaren 6an, eta bertan izango dira bilduman parte hartzen daben persona ugari, baita Eusko Jaurlaritzako eta Euskal Editoreen Elkarteko ordezkariak be.
Bizkaie!
Brasil (I): Sao Paulo
2004-10-15 00:00 Euskaldunak munduan
Darcy Ribeirorena izan zan Memorial da America Latina egiteko ideia. Hegoamerikako eta Amerika erdiko herri guztiak batzea eta euren eskubideak defendidutea zan helburua, herrietako egoerea bardintsua zana baekien eta. Holan ba, herrietako ikuspegia zabaltzen saiatzen dira. Berbarako, eraikinetako batean Mexikoko, Ekuadorreko, Boliviako, Peruko, Guatemalako eta Brasileko hainbat kultura jasoten dabez, musika-tresna, jazkera, erreminta eta abarren bidez.
Azokak be badagoz, eta domekan artisautza azoka batera joan naz. Danatarik egon da han, baina, batez be, pinturak eta pintoreak. Pintore gazteak, zaharrak, baltzak ...
Markeliñe Antzerki Taldeak ‘DSO’ aurkeztu dau Hego Korean
2004-10-08 00:00 Euskaldunak munduan
Markeliñe antzerki taldea oso ezaguna da kaleko antzerkiari jagokonean. Antzeztu dauan azken obreagaz, ‘DSO’, sari ugari irabazi dau eta munduko hainbat lekutako kaleetan ikusi ahal izan dau jenteak euren antzezlana. Orain bi urte, Leioako Antzerki Azokan, Markeliñek euskal antzezlan onenaren saria jaso eban ‘DSO’ obreagaz. Tarregako (Lleida) Fira Antzerki Azokako lehehengo saria be lortu dabe, eta Valladoliden be eurak izan dira nagusi.
Gogor egin behar izan dabe lan Markeliñe Antzerki Taldekoek sari honeek guztiak jaso ahal izateko, eta 120 ikuskizun ...
Euskaldunak Montpellierren
2004-10-08 00:00 Euskaldunak munduan
Dantza eta kantu ikastaroak be antolatu dabez udagoien honetarako. Daborduko Montpellierren badago euskaldun jatorriko jentea eta bertako jenteak osotutako koru bat, irailaren bostean bertan antolatu eben Euskal Jaiean parte hartu ebana. Koruaz gan, antzerki taldea osotzeko asmoa be badauka Eskualdunak alkarteak.
Baina danetan oihartzun gehien izan dauan proiektuak izen propioa dauka: http://www.eskualdunak.com Guztiok dakigu zertaz berbetan gabilzan, izan be, ‘www’ eta ‘.com’ horreek argi eta garbi erakusten deuskue web gune baten aurrean gagozala. Frantsesez dago, baina euskaldun ...
Argentina: azken egunak, Che!
2004-10-01 00:00 Euskaldunak munduan
Okupatzaileak orain lehenengo mundutik datoz. Benetton eta Hard Rock Cafe enpresetako jaubeek eremu handiak erosi dabez, erreka, mendi eta guzti. Bestaldean, maputxeak, lur barik geratu dira, nahiz eta mapu berbeak lurra esan gura dauan, eta txe berbeak, personea, jentea. Jakin izan dogunez, Benetton enpresearen jaubeak erosi dauan lurraren zati bat maputxeena da, eta maputxeek lurra aldarrikatu dabe. Halanda be, Argentinan maputxeen ganean dagoan museorik zabal eta handiena Benettonek zabaldu dau…
Eta Esqueletik San Carlos de Barilochera. Barilochen paraje zoragarriez gozetako ...
Grammy saria Kepa Junkerarentzat
2004-09-24 00:00 Euskaldunak munduan
Musikearen sari ezagunak ‘ezustean’ atrapau dau Junkera. ‘Ez neban espero, Grammya jasotea, inoiz bete ezin izango zan amesa zala uste neban eta’, adierazo eban musikariak sariaren barri izan eta ordu gitxira, aurtengo Nafarroa Oinezerako egindako kantearen aurkezpenean.
Igazko martian, Bilbaoko Arriaga antzokian egindako hiru emonalditan grabau eban musikari bilbotarrak ‘K’ zuzeneko diskoa. Kontzertu hareetan giro berezia sortu gura izan eban, ezagun dituan doinuakaz entzulea gustura egoteko. Junkeragaz batera, nazinoarteko hainbat taldek eta musikarik be hartu eben parte, hareetako asko aurreko ...
Euskal PEN Kluba ofizialtasuna lortu guran Norvegian
2004-09-24 00:00 Euskaldunak munduan
PEN Klubaren historia laburra
Poeta, gidoigile, editore, nobelagile, saiogile eta editoreak batzeko asmoagaz sortu eban 1921. urtean C.A. Dawson Scottek Londresen lehenengo PEN kluba. Mundu mailan garrantzia hartu eban handik lasterrera, eta John Gasworthy presidente zala, idazleen arteko lankidetzea eta hartu-emonak bultzatzeari ekin eutsien, beti be adierazpen askatasunaren alde.
Euskal PEN Kluba igazko apirilean sortu eben Donostian, 28 euskal sortzailek, Francoren sasoian ahalegin ugari egin baziran be, tartean Jokin Zaitegi eta Jon Mirande egozala. Ordutik hona jente asko batu ...
Kolonbia-Euskadi I. Topaketea
2004-09-24 00:00 Euskaldunak munduan
Ekitaldi instituzionalez gan, topaketeak tarte zabala eskainiko deutso kultureari. Holan ba, euskal zinemagintzea, bertoko jatekoak eta liburuak izango dira, beste gauza askoren artean, zita garrantzitsuenak Bogotan. Genaro de Gamboak ‘Soy Vasco’ liburua aurkeztuko dau, eta Josu Legarretak ‘Desde el Futuro’. Azken liburu honen aurkezpenean Kolonbiako presidente izandako Ernesto Samperrek hartuko dau parte.
Bizkaie!
Andeetako mendietan barrena
2004-09-17 00:00 Euskaldunak munduan
Chaltenetik Esquelera joan gara, berrogeita zortzi orduko biajea egin eta gero. Esquelen arbola bereziak ikusi doguz: 'lehuan' arbolak, hau da, aitite arbolak, Maputxeek esaten eutsien moduan. Milaka urte bizi dira eta handi-handiak dira. Iparramerikako sekuoien antzekoak dira. Han be kanabera bereziak ikusi doguz. Berrogei urterik behin loratzen dira, eta inguruko arratoi guztiak hara joaten dira kanaberek botatakoa jaten. Almidoia daukanez gero, arratoiak hil egiten dira almidoia tripan puztuta. Ikaragarria be bada, ez? Han ikusi doguz beste arbola bati eusteko kapaz ...
Euskerea Argentinako Rosario herriko Hizkuntzen Kongresuan
2004-09-10 00:00 Euskaldunak munduan
Jardunaldien helburua euskerea zabaltzea eta parte-hartze mailea handitzea da, baita euskal kulturearen adierazpenak aztertzea be, batez be hizkuntzea. Domekea izanda, eta jardunaldiak kalean egingo diranez, jente askok parte hartuko dauala uste dabe antolatzaileek.
Goizeko hamarretan euskal txosnak zabalduko dabez, euskerea ikasten egon diranek egindako lanak erakusteko. Igazko ikasturteko ikasleek egindako euskal jai, erreportaje, saio, euskal hezkuntza eta ikaskuntzearen ganeko film laburrak be ikusi ahal izango dira.
Hamaiketan, umeentzako jolasak egongo dira. Eguerdian, jatekoen txosnea zabalduko dabe, eta produktuen izenak euskeraz ...
Izotzaren berbotsa
2004-09-03 00:00 Euskaldunak munduan
Gatxa da ha zelakoa dan esatea. Erraza da glaziarraren neurriak emotea. Horrek, baina, ez dau ezer adierazoten. Han egon gara isil-isilik, eta glaziarra entzun dogu berba egiten. Berbots berezia dauka: trumoi antzeko soinuak entzun doguz, uretan zeozer jausten danaren zaratea… Ez dago isiltasunik. Daukan berba-jarioa etenbakoa da: burrunbea entzun dogu asago, eta beste bat hori baino urrunago. Ez dakigu zerenak diran, baina.
Goitik begiratuta, glaziarrak mendiak atzean ixten dauazala eta ibar guztia hartzen dauala ikusi dogu. Edurra da, izotza da ...
Udalekuak Boisen
2004-08-27 00:00 Euskaldunak munduan
Ondo pasau, ikasi eta lagunak egin
Boiseko Euskal Museoko zuzendariak, Patty Millerrek, udalekuen helburuen artean umeak euren kulturea ikasten daben bitartean ondo pasetea dagoala dino, baita jolastea eta beste estadu batzutako lagunak egitea, danak be euskal jatorrikoak.
Ekimen asko dagoz antolatuta Udalekun. Holan ba, egunero, ikasteaz gan, jolastu be egiten dabe umeak. Euskerea, kulturea, musikea eta dantzea ikasten dabe, frontoian olgeteaz gan. Mendira osteratxuak be egiten dabez, eta suetean bertoko jatekoak preparetan be ibilten dira.
Aurten, Washington, Oregon, Kalifornia, Nevada ...
Felix Iñurrategi Fundazinoaren proiektu bat Pakistanen
2004-08-27 00:00 Euskaldunak munduan
Eskoleagaz batera, ureztapen sistemea da Felix Iñurrategi-Baltistan Fundazinoaren egitasmo nagusia. Holan ba, Machulu herriaren goiko aldera errekatik ura eroateko bonbeaketa-lanetako bigarren fasea inaugurau dabe.
Siketa sasoiak oso normalak izaten dira Pakistango leku horreetan eta askotan gatx egiten da bertan bizirautea. Ur barik ezin leiteke soloetan jatekorik lortu, eta urtean zehar euririk egiten ez badau, bizi kalidadea oso eskasa izaten da. Horregaitik, inaugurau barri daben ureztapen proiektuari esker, herriaren goiko aldera ura eroan ahal izango da hemetik aurrera, eta horrek asko ...
Suaren Lurraldearen ganean eta barruan
2004-08-20 00:00 Euskaldunak munduan
Suaren Lurraldea
Izen poetikoa da Suaren Lurraldea. Esaten dabe hemendik pasetan ziran barkuko marinelek su txikiak ikusten ebiezala, eta holan zan, izan be, bertan bizi ziranen suak ziran. Horregaitik ei dauka izen hori. Munduko alderdi eder honetara be europarrak etorri ziran, bertokoak "zibilizau" guran. Lehenengoak inglesak izan ziran, kristautasuna zabaltzeko asmotan. Gaixotasunak oparitzeaz gan, erropak emon eta jantzi eragin eutsien. Hemengo jentea ez egoan ohituta erropak eroaten, eta euriak erropak busti eta gero kendu barik ibilten ebiezan. Halanda ze, asko ...
www.vascosmexico.com
2004-08-13 00:00 Euskaldunak munduan
Gune barriak atal ugari ditu, tartean barriak, inkestak, futbola eta 2.900 argazki baino gehiagoz osotutako artxiboa. Atalotan nabegetako, baina, derrigorrezkoa da izena emotea. Dobanekoa dala azpimarratu behar da, eta behin izena emonda, web gune danetik nabegau ahal izango dogu.
Jaione Arrietaz gan, Miren Agirre, Mexikoko Euskal Elkarteko presidenteordeak gogor bultzatu dau ekimen honen sorrerea, eta eurekaz batera, baita aurtengo urtarrilean aukeratutako zuzendaritza taldeak be. Behar egiteko gogoa ez jake falta, eta emoitzak ikusteko helbidera jotea baino ez dozue.
Atxapunte
Euskal Kooperantearen Saria Miren Egiguren misiolariarentzat
2004-08-13 00:00 Euskaldunak munduan
Mirentxu irakaslea esaten deutsie Venezuelan, Magisteritza ikasi eta urte honeetan behartsuenei laguntzeko makina bat ekimen egin dituan emakumeari. Ikastetxeak eta osasun-etxeak eregitea bideratu dau, eta ganera, ikurrina eta Gernikako arbola daukaz etxeko patioan, euskal nortasunari eta euskereari eusten deutsiela erakutsiz.
Lehendakaritzan jaso barri dauan sarian seme-alabatzat hartu dituan hiru umeetatik bi egon ziran. Ganera, Karlos Argiñano be bertan egon zan, izan be, Egigurenek sukaldari ospetsuagaz be egin dau behar.
Helburu ugari ditu oraindino misiolariak beteteko. Tartean, 3.000 umeri jaten ...
Patagonian zehar Ushuaiarantz
2004-08-06 00:00 Euskaldunak munduan
Rio Gallegosera ailegau gara, baina ez daukagu txartelik hurrengo egunera arte. Egunean autobus bakar bat dago Ushuaiara joateko. Rio Gallegos kontinenteko azken herria da Suaren Lurraldeko islara sartu baino lehen. Hemen geratzea ez zan izango txarra, polita balitz, motza da, baina. Motz-motza: etxeak, ingurua…; aterpetxera joan gara arin: leku berezia zeozelan esateko. Tinbrea jo eta musika-kajako doinutxua entzu dogu. Musika-kajako musikearen antzera, luzaroan jo dau tinbreak. Gizon batek zabaldu deusku atea, uleagaz hartu-emon bereziak dituana: gitxitan nahasten dau ulea, eskuak ...