Kolonbia-Euskadi I. Topaketea
Ekitaldi instituzionalez gan, topaketeak tarte zabala eskainiko deutso kultureari. Holan ba, euskal zinemagintzea, bertoko jatekoak eta liburuak izango dira, beste gauza askoren artean, zita garrantzitsuenak Bogotan. Genaro de Gamboak ‘Soy Vasco’ liburua aurkeztuko dau, eta Josu Legarretak ‘Desde el Futuro’. Azken liburu honen aurkezpenean Kolonbiako presidente izandako Ernesto Samperrek hartuko dau parte.
Bizkaie!
Kolonbiako Euskal Etxean herrialde haretako eta Euskadiren arteko lehenengo topaketea egiten dagoz egunotan, irailaren 3tik 10era bitartean hain zuzen be.
Egitaraua ekitaldi kulturalez eta erakunde publikoen hartu-emonez beteta dago, eta tartean Gabriel Inclan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua be bertan egongo da, Bogotako alkate Luis Eduardo Garzonegaz hitzarmen bat sinatzeko. Hitzarmen horretan, Kolonbiako osasun arloko irakaskuntz mailan aurrerapenak bultzatzeko ahalegina egiteko konpromisoa hartuko dabe bi alderdiek.