Euskal Zinearen hilabetea Amsterdamen
Euskal Herriaren eguna urriaren 9an
Euskal Herriaren Eguna ospatuko da Melkwegen urriaren 9an. Eraikinaren ateak eguerdian zabalduko dira eta kafetegian, antzokian, zinema aretoan, multimedia aretoan, arte aretoan eta kontzertuetarako aretoan euskal giroa izango da nagusi. Is Hooglan, Melkwegen programatzaileren esanetan, ‘izateko modu berezia daukie euskaldunek, eta hori euren kulturan, janarian, politikan eta zelan ez, filmetan be islatzen da. Oso estilo personala daukie arlo guztietan’, eta horretan oinarritu dau programatzaileak urriaren 9ko jaialdia, hau da, euskaldun giroa Amsterdamen ezagutarazo gura dau Hooglanek. Horretarako, ekitaldi osoa diru pribatuek ordaindu behar izango dabela dino, ‘harrituta geratu naz euskal erakundeek ez eukiela diru-laguntzinorik emoteko interesik ikusi dodanean’ azpimarratuz. Holan ba, oraingoz behintzat, Hooglanek ezin izango dau bere amesa bete, Mikel Laboa eta Kepa Junkera Amsterdameko Antzokian joten ikustea hain zuzen be.
Mugak muga, hainbat jente hurreratuko da egun berezi horretan Melkweg eraikinera. Hasteko, Jonan Kareaga irakasle eta kazetariak berbaldi bat emongo dau euskerearen ganean. Ostean, Koldo Zuazua ‘Euskal Pilota’ filmaren ekoizleak filma egiteko euki ebezan arazoak azalduko dauz.
Kazetaritzea, musikea...
Zineaz gan, beste hainbat euskal arlo be jorratuko dira Amsterdamen egun berezi horretan. Tartean, bertoko kazetaritzearen egoerearen ganean berbaldi bat eskainiko da, ‘Zergaitik pasetan da hau dena eta Europak ez dau ezer egiten?’ galderan oinarrituta.
Musikeari jagokonean, bere lekutxua eukiko dau jaialdian, izan be, Fermin Muguruza barriro Amsterdamen egongo da. Trikitixea be edonon entzun ahal izango dabe bertara hurreratzen diranak.
Bizkaie!
Amsterdameko Melkweg edo Esne Bidea eraikinean erakusketa berezia egongo da ikusgai bertara hurreratu gura dauan edozeinentzat. Euskal Zineak urri osoan zehar eukiko dauz zabalik bere ateak Herbehereetako uriburuko Leisdeplein plazearen alboan.
Garai guztietako filmak izango dira ikusgai Melkwegen. Euskal Herriaren ganeko lehenengo filma ‘Au Pays des Basques’ nabarmentzeko modukoa da, baita Orson Wellsen ‘Around the world with Orson Welles: The Basque Countries’ be. Ganera, euskal zuzendariek egindako lanak be eskainiko dabez.